Eraikuntzan eta batez ere bizitegi-erabilera duten hiri- eta landa-multzoetan birgaitzeak egiteko araubide juridikoaren Dekretu-proiektuari buruzkoa. Aurretiko kontsulta Publikoa.

Eu
Eu

Eraikuntzan eta batez ere bizitegi-erabilera duten hiri- eta landa-multzoetan birgaitzeak egiteko araubide juridikoaren Dekretu-proiektuari buruzkoa. Aurretiko kontsulta Publiko. Ondorioak

2018.eko maiatzak 02

Arauaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinetan eta nagusiki bizitegi-erabilera duten  hiri- eta landa-multzoetan esku hartzeko araubide juridikoa erregulatu nahi da.

Dekretuak hiru helburu ditu: etxebizitzen eraikinetan esku hartzeko betebeharren araubide berria, Estatuko legeriak sartutakoa, garatzea; hiri-inguruneko jardunen erregimena gure ordenamendu juridikora eramatea, Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz eta gure hirigintza-legeriarekin koordinatuta;  eta eraikinetan eta hiri- eta landa-multzoetan esku hartzeko jardun horietarako sustapen-araubide berria eguneratzea, horrela, 317/2002 Dekretuak ezarritako araubide tradizionala eguneratuz.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat, araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Izapide horietarako jarritako epea igarota, eta izapideon emaitzak balioetsi ondoren, dekretua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak dekretuari aurretiazko onarpena eman beharko dio.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau