EAE-ko jarduera ekonomikoetarako lurzorua sortzeko eta merkataritza-ekipamenduak antolatzeko LAP-aren berrikuspen partzialari dagokion aldaketa, merkataritza-gune handiei dagokienez. Aurrerapena (2017)

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Jardueretarako eta Merkataritza Horniduretarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoaren Lurralde Arloko Planaren Berrikuspen Partzialaren Aurrerapena, merkataritza-zentro handiei dagokienez. Ondorioak.

2018.eko maiatzak 31

2918ko martxoaren 31n bukatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Jardueretarako eta Merkataritza Horniduretarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoaren Lurralde Arloko Berrikuspen Partzialaren Aurrerapenari merkataritza-zentro handiei buruzko oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak aurkezteko epea.

Data horren ostean, kanal ezberdinetatik 2018ko urtarrilaren 12tik aurrera jasotako ekarpen guztiak bildu dira  –data horretan hasi zen entzunaldi-epea.

Hona jasotako ekarpenen laburpena:

  • IREKIA atariaren bidez.
    • Kontsulta-kopurua: 1.901 (2018-05-24ko estatistikak klik kopuruetan)
    • Iruzkinak: 2.
    • Jasotako bozak.  Alde: 1; kontra: 0.
    • Post ofizialak: 1.
  • Beste bitarteko batzuen bidez jasotako ekarpenak, honako hauek bidaliak:
    • Eusko Jaurlaritzako sailak 1.
    • Foru-aldundietako sailak: 9.
    • Udalak: 12
    • Alderdi politikoak: 1.
    • Federazioak, merkatarien elkarteak edo plataformak:
    • Partikularrak: 1.
    • Aurkeztutako ekarpenak guztira: 29.

Azpimarratzekoa da egindako ekarpenen bidez adierazi den interesa, lagungarri izango baitira idatzitako dokumentua aberasteko, eta eskertzekoa egindako hausnarketekin erakutsitako lankidetza.

Ekarpen horiek aztertze-eta balioeste-fasean daude, gero banaka erantzuteko asmoz; beraz, jarraipena emango zaio espedientearen izapidetzeari, bat etorriz indarreko legeriarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau