Gobernuaren proposamenak

Hurbileko konpostaje-instalazioak arautzeko agindua. Aurreko galdeketa publikoa

5 parte hartze
Eu
Eu

Hurbileko konpostaje-instalazioak arautzeko agindua. Aurreko galdeketa Publikoa. Ondorioak

2018.eko maiatzak 02

Aginduak hurbileko konpostaje-instalazioak arautuko ditu, eta ezarritako du instalazioek zer baldintza tekniko bete behar dituzten hondakin-prebentzioko jardueratzat har daitezen, adierarik zabalenean. Trabak sor ditzaketen instalazioak diren aldetik, horiek kontrolatzeko eta aipatu baldintza teknikoak betetzen dituzten ziurtatzeko mekanismoak arautuko dira. Orobat, alderdi hauek ere arautuko dira: zer hondakin erabil daitezkeen konposta egiteko; instalazioen kokalekua eta magnitudea; kudeaketa-prozesuak; sortutako konpostaren kalitatea eta haren erabilera. Hori guztia arduradun batek gainbegiratuko du teknikoki.

Uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 16. artikuluaren arabera (ingurumen-arloko informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako eskubideei buruzkoa da legea), legearen aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau