Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko Legea Aldatzeko Lege-aurreproiektua - Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko Legea Aldatzeko Lege-aurreproiektua - Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko otsailak 20

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko Legea Aldatzeko Lege-aurreproiektuaren helburua da giza baliabideak antolaketa eta egituraketa eguneratzea, neurri handi batean, herri administrazioen funtzionamendu ona ahalbidetzen baitute.

Giza baliabideen antolakuntzari esker, herritarren beharrei erantzun egokia eman dakieke, eta gainera, langileen hautaketa arrazionaliza daiteke, erakundearen beharrekin uztartuz.

Halaber, herri administrazioen helburu desberdinak erdiesteko behar diren espezializazio profesional eta jarduera arlo kopuru handiak eta eman beharreko zerbitzuen aniztasunak eskatzen dute kidego, eskala eta espezialitateen egitura egokia izatea.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik-kopuruko estatistikak (2018-02-19ra arte): 6.347
  • Iruzkinak: 15
  • Aldeko botoak: 31
  • Kontrako botoak: 1

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau