Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko dataren bila. Ondorioak

2018.eko otsailak 01

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak Irailaren 8a aukeratu du “Diasporaren Eguna” izateko, izan ere, egun horretan Juan Sebastian Elkano euskaldun unibertsalak munduaren bira bukatu zuen. Nabarmenezko gehiagoa lortutako erabakia izan da eta Eusko Jaurlaritzak bere egiten du. Iazko urte-amaieran Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak, euskal diasporari balioa emateko eta Euskadin eta finkatzen den lekuetan zabaltzeko, abian jarri zuen prozesu parte-hartzailearen ondorio da erabaki hori.

Eusko Jaurlaritzak, guztira, 46 data-proposamen jaso ditu. Horien artean Juan Sebastian Elkano, munduari lehenengoz bira eman zion euskaldun unibertsalaren heriotzaren urteurrena zegoen. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak Elkanoren ekimena bera goraipatzearen alde agertu da, eta ez bere heriotzaren urteurrena gogoratzearen alde. Hori dela eta, Batzordeak irailaren 8a hautatu du “Diasporaren Eguna” bezala.

Eusko Jaurlaritzak bere egiten du Batzordean nabarmenezko gehiagoa lortutako erabakia eta horren bidez, jarduketak diseinatuko ditu egun hori ospatzeko, diasporaren balioa nabarmentzeko eta Euskadin eta munduan zehar zabaltzeko.

Parte-hartze prozesua

Vitoria-Gasteizen 2015ean egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat “Diasporaren Eguna” bilatzea izan zen. Ekintza horren helburua bat zetorren kongresu horretako “Diasporizatu” lemarekin, alegia, diasporaren balioa nabarmentzearekin eta hura euskal gizartean zabaltzearekin.

Konpromiso hori Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren Lau Urterako Planean jaso zen, 2015-2019 aldirako. Iazko urte-amaieran, Zuzendaritza horrek parte-hartze prozesua ireki zuen diaspora osatzen dutenen artean, egunik egokiena bilatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 46 data-proposamen jaso ditu eta, horiek ebaluatu ondoren, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak gaurko saioan, irailaren 8a aukeratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau