Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Ekintza Humanitarioko Estrategia

Eu
Eu

Ekintza Humanitarioko Estrategia egiteko prozesuari buruzko informazioa

2018.eko otsailak 22

Ekintza Humanitarioko Estrategia egiteko prozesuaren ibilbidea

 

2017. urtearen hasieran, gogoeta- eta debate prozesu bat jarri zuen martxan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Ekintza Humanitarioko Estrategia egiteko. Parte-hartze zabala eta askotarikoa izan zuen prozesuak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaritzaz eta lantalde teknikoaz gain, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren ordezkaritza politikoaz gain, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren erabakitze-organoek eta Eusko Jaurlaritzaren kontsulta-organoek parte hartu zuten gune eta une desberdinetan, baita euskal erakundeen sektoreak eta erabakiak hartzeko aholkularitza eskaini zuten pertsonen talde batek ere.

Aldez aurretik, 2016. urtean, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak azterlan bat egin zuen Eusko Jaurlaritzaren ekintza humanitarioari buruz, eta arlo horretako dekretuak ezarrita daramatzan sei urteko aldiaren barne-azterketa batekin osatu zen azterlan hori. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean daude eskuragarri azterlan horren ondorioak[i].

2017ko otsailean, ehun inkesta igorri zizkien Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak egoitza EAEn duten hainbat erakunderi. Hogei erantzun jaso genituen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako gutxienez hiru proiektu humanitario dituzten hamahiru erakunderi egin genien elkarrizketa[ii]. Esparru horretan egiten duten lanaren (testuinguruak, bazkide aliatuak eta sentsibilizazioko eta intzidentziako jarduerak), eta Ekintza Estrategiko Humanitarioari buruz dituzten espektatibak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak duen papera zein diren jakitea.

Martxoan, lankidetza deszentralizaturako planteatutako erronkei buruzko jardunaldi bat egin zen 2016ko Munduko Goi-bilera Humanitarioaren ondoren. Ponentzia nagusia Eicah Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Azterlanen Institutuko ikertzaile Alicia Pérez Daza-rena izan zen eta moderatzaile-lanez Hegoa Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuko zuzendari eta ikertzaile Karlos Pérez de Armiño (UPV/EHU) arduratu zen. Lankidetza eta Elkartasuneko zuzendari nagusi Federico Buyolo Garcíak Valentziako lankidetzaren esperientzia aurkeztu zuen, Ekintza Humanitarioko Departamentuko buru Carme Tàpies Gonzálezek Andaluziako lankidetzarena[1] eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren teknikari Pilar Diez Arregik euskal lankidetzarena.

Erakundeekin egin beharreko lanarekin jarraitzeko, saio bateratu bat antolatu zen maiatzean, ardatz gisa tokiko bazkideen mota guztien indar eta ahulezien azterketa, eta testuinguruak edo esku-hartze motak lehenetsi edo ez lehenetsi beharra hartuta. Hamahiru GKEk[iii] eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartu zuten saioan. Orain arte prozesuak emandako emaitza nagusiak partekatu zituen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta debatearen ardatza tokiko bazkideen mota guztien indar eta ahulezien azterketa, eta testuinguruak edo esku-hartze motak lehenestearen egokitasuna izan ziren. Horrez gain, udan, Koordinakundeak eta Oxfam Intermonek idazki bidez egindako ekarpenak jaso ziren.

Martxotik azarora bitarte, gai horiek eta beste zenbait sakondu zituen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, hala nola zeharkako ikuspegia edo kontuak ematea, pertsona adituekin izandako zenbait elkarralditan [iv]. Era berean, bilera bat izan zuen Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin bere lehenengo ekarpenei buruz eztabaidatzeko.

Azaroan, talde teknikoko hiru pertsona Afrika Erdiko Errepublikara eta Kamerunera joan ziren ahaztutako krisialdi baten testuinguru horretan ezarritako proiektuak ezagutzeko.[v].

Prozesu horren barruan Hegoa Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuko eta Eicah Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Azterlanen Institutuko talde batek landutako bost lan-koaderno editatu ziren: “Eraldatzen ari den sistema humanitarioa. Munduko Goi-bilera Humanitarioaren osteko erronkak”; “Ekintza humanitarioaren kontzeptuzko alderdiak eta mugak: eztabaida ireki bateko adostasunak eta desadostasunak”; “Ekintza humanitarioaren eragileekiko begirada prospektiboa”; “Zeharkako alderdiak eta ikuspegiak lan humanitarioan”; eta “Kontu-ematea ekintza humanitarioan”. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean daude eskuragarri lan-dokumentuak[vi].

Maila tekniko eta politikoan izandako azken kontrasteen ondoren, herritarren informaziorako eta parte-hartzerako aldi bat zabaldu zen abenduan, eta izaera desberdineko ekarpenak jaso ziren. Ekintza Humanitarioko Estrategiaren behin betiko bertsioaren idazkuntzarekin amaitu zen prozesua 2017ko abenduaren amaiera-aldera.

 

Zirriborrorako eta azken dokumenturako ekarpenak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari aholkularitza eman zioten pertsonen ekarpenaz gain, herritarren kontsultarako aldian (abenduaren 4-19) sei erakunderen komentarioak jaso genituen –Gosearen aurkako Ekintza, ACNUR, ALBOAN, Intermon Oxfam, Bakea eta Duintasuna, Save the Children– , baita Euskadiko GGKEen Koordinakundearenak ere. Komentarioei banaka eman zitzaien erantzuna idazki bidez, eta honako kategoria hauetan bildu daitezke:

  • Adostasuna agertzen dutenak Ekintza Humanitarioko Estrategiaren edukiarekin, egiturarekin eta egite-prozesuarekin. Erakundeek positiboki balioetsi zuten parte-hartze prozesua, gatazka testuinguruetako eta indarkeriako beste egoera batzuetako espezializazioa, prestakuntzaguneak sortzeko proposamena, jarraipen-sistema, sentsibilizazioko, komunikazioko eta intzidentziako ekintzak barnean hartzea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako langileak gai humanitarioetan prestatzearen aldeko apustua.
  • Ekintza jakin batzuen hedadura argitzea eskatzen dutenak.
  • Azken bertsiorako kontuan hartu ziren ekarpenak. Marko globalei buruzko erreferentziak barnean hartu ziren, hala nola Grand Bargain deitutakoa krisialdi-testuinguruetan edo ahaztutako krisialdiko testuinguruetan definitzen diren estandarrak, hala nola Europar Batasunekoa. “Laguntza” terminoaren ordez “babesa” terminoa jarri zen, informazioa eman zen START proiektuari buruz eta larrialdirako laguntza humanitarioko batzordeari buruz aipu bat bildu zen, zeinaren sorrera Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren barruan eztabaidatuko den.
  • Azken bertsiorako kontuan hartu ez ziren ekarpenak. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ondoren aipatzen diren bi gaiak, proposatu zituen. Alde batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak gatazken aldeko bere apustua birplantea zezala, zertxobait murriztailea zela iritzita, euskal lankidetzaren ezaugarriak kontuan izanda. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari iruditu zitzaion lehenestea ez dela inolako arazoa babestu beharreko proiektu nahikoak izateko, azken urteetako ibilbideak erakutsi baitu euskal erakundeek lan-proposamenak dituztela gatazka armatuko eta indarkeriako beste egoera batzuetako testuinguruetan, mota desberdineko agenteekin elkar hartuta. Gainera, zoritxarrez, beti izan dira proposamen gehiago baliabide ekonomiko eskuragarriak baino. Ekintza Humanitarioko egikaritzapenean, apustua balioetsiko da eta hurrengo plangintzan berresteko edo ez berresteko elementuak izango dira.

Bestalde, Koordinakundeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari eskatu zion jarrai zezala formulak bilatzen ekintza humanitarioko eta larrialdien euskal funts bat sortzeko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoekin kontrastatu zuen horrelako funts bat egiteko posibilitatea eta erantzuna ezezkoa izan zen. Bestalde, funtsa sortuko balitz ere, ezinezkoa litzateke larrialdi batek eskatutako epeetan erantzutea (48-72 ordu), administrazio-prozeduretan ezarritako irizpideak direla-eta. Azkenik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari, eskuragarri dauden funtsak kontuan izanda, iruditu zitzaion estrategikoagoa zela bat egitea funtsak bizkortasunez mugitzen dituzten ekintza humanitarioko beste mekanismo batzuekin. Mekanismo horiek eskuragarri daude, halaber, gainerako euskal administrazio publikoetarako, eta iruditu zitzaion egokiagoa zela haiek baliatzea euskal esparru murritzean espezifiko bat sortzea baino.

 

BEHIN BETIKO DOKUMENTUA

 


[i] http://www.elankidetza.euskadi.eus/informacion/documentos-de-consulta/x63-content7/es/

[ii] Gosearen aurkako Ekintza, ACNUR, ALBOAN, SEADen lagunak, Ayuda en Acción, Mundubat, Oxfam Intermón, Bakea eta Duintasuna, Save the Children, Nazioarteko elkartasuna, Unicef, UNRWA eta Zabalketa.

[iii] Gosearen aurkako Ekintza, ACNUR, ALBOAN, SEADen lagunak, Farmamundi, Mundubat, Oxfam Intermón, Bakea eta Duintasuna, Save the Children, Nazioarteko elkartasuna, Unicef, UNRWA eta Zabalketa.

[iv] Fernando Almansa, Karlos Pérez de Armiño, Francisco Rey eta Ana Urgoiti.

[v] UNICEF, ACNUR , Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua eta horrelako erakundeen proiektuak.

[vi] http://www.elankidetza.euskadi.eus/informacion/documentos-de-consulta/x63-content7/es/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko