Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskadiko Fundazioen Erregistroa eta Protektoratua Arautzeko Proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Euskadiko Fundazioen Erregistroa eta Protektoratua Arautzeko Proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak

2018.eko otsailak 05

Euskadiko Fundazioen Erregistroa eta Protektoratua Arautzeko Proiektuaren helburua da Euskadiko Fundazioen Erregistroa eta Protektoratuaren antolaketa eta tramitazioa hobetzea, izapide administratiboak erraztuz eta zerbitzu publikoak arrazionalizatuz.

Horrez gain, fundazioak sortzeko eskubidea sustatuko du eta beren trafikoaren segurtasun juridikoa bermatuko dituzten kontrolak ezarriko ditu, fundazioen araubide berezitik eratortzen diren eskakizunak behar bezala betetzea bermatuko du, eta Europako araudira egokituko da. Halaber, gaurko gizartean nagusi diren irabazi asmorik gabeko entitateen jarduera printzipioei jarraituko die. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira.

Interesdunen parte-hartzea bultzatzeko, eztabaida publikoa ireki dugu entzute aktiboko atari honen bidez, Irekiaren bidez, iritziak bideratu eta ekimenak sustatzen dituen organoari igortzeko xedez. Hauek dira Irekian izandako parte-hartzearen datuak:

  • Klik kopurua (2018/01/26ra arte): 434
  • Aldeko botoak: 1

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.  

__________________________________________________________________________________________

 

*2018/04/04. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektuaren testua kontsultarako eskuragarri dago. Alegazioak aurkeztu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikora sartu ondorengo loturaren bitartez. Azken eguna, 2018ko maiatzaren 15a.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko