Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Dekretu-proiektua: atzerritar adingabeak aldi batez Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatzeko programak

Eu
Eu

Dekretu-proiektua: atzerritar adingabeak aldi batez Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatzeko programak. (Ondorioak)

2017.eko abenduak 21

Onartu egin nahi da «Atzerritar adingabeak aldi batez Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatzeko programei buruzko Dekretua». Dekretu horren xedea da zehaztea zer eskakizun tekniko bete behar dituzten programa humanitarioek atzerritar adingabeak aldi batez Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatzeko, baita hori garatzeko eskatutako baldintzak ere; Eta, halaber, arautzea zer jarduera-prozedura bete behar duten foru-aldundiek, prozedura bera erabiliko baitute hiru lurralde historikoek, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horiek Gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamenduaren 187. artikuluan (2/2009 Lege Organikoaren bidez aldatua) ezarritako txostena egiteko; hain zuzen, autonomia-erkidego bakoitzean adingabeak babesteko arloan eskumena duten erakunde publikoei dagokie txosten hori egitea.

Atzerritar adingabeek Euskal Autonomia Erkidegora egindako lekualdatze guztiei aplikatuko zaie Dekretu hau, zehazki, lekualdatzeko programa humanitarioen esparruan jasotzen direnei, baldin eta horien xede aldi baterako egonaldiak badira tratamendu medikua jasotzeko, oporraldia igarotzeko edo eskolatzeko.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, hain zuzen ere, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez (http://www.irekia.euskadi.eus/es), herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, eta kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita eta baloratuta, arestian aipatutako Dekretuaren proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau