Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Hitzaurrea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoari jarraituz, kontsulta publikora zabaltzen da  enplegu publikoari buruzkoa den xedapen orokor baten proiektuaren lanketa.

 

ARAUARI BURUZKO OINARRIZKO DATUAK

Aurrekariak:

  • Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea.
  • 2014ko irailean informazio publikoaren izapidera eraman zen Euskal Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektua. Horren zioen azalpena erantsita doa dokumentazio gisa.

Konpondu nahi diren arazoak:

  • Euskal administrazio publiko guztiei aplikatuko zaien enplegu publikoaren alorreko araubide komun bat ezartzea, horien arteko egiturazko desberdintasunak aitortuko dituena, eta bai foru- eta toki-autonomia, bai lurralde-gobernu bakoitzak berezko dituen araugintza- eta antolamendu-ahalak ere errespetatuko dituena.
  • Esparru edo markoa malgua izatea, aplikagarriak diren pertsonak kudeatzeko tresnak aplika daitezen administrazio-egitura bakoitzari dagokion intentsitate aldakorrarekin, kasuan kasuko beharrizanen arabera.

Onartzeko beharra eta egokitasuna:

  • Euskal Enplegu Publikoari buruzko Lege berriak enplegu publikoaren alorreko oinarrizko legeriaren alderdirik berritzaileenak, eta arau-garapena behar dutenak, aktibatuko ditu, orokorrean, zuzenean aplikatu ahal izateko: zuzendaritza publiko profesionala, karrera profesionala, jardunaren ebaluazioa, ordainsarien sistema, eta lanpostuak betetzeko sistemak.

Arauaren helburuak:

  • Euskal Sektore Publikoaren enplegu publikoko sistema antolatzea eta arautzea, baita funtzio publiko hori osatzen duten langileen araubide juridikoa ere.
  • Euskal administrazio publikoen eta haietan lan egiten duten langile publikoen integrazioa.
#EmpleoPúblicoVasco
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko