Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako VII. Plana (Ondorioak)

2017.eko abenduak 26

Bukatu da herritarrei informazioa emateko eta haiek parte hartzeko fasea. Izan ere, fase horretan zehar 17 pertsonak eta erakundek hainbat bide erabili dituzte (Irekia barne) ekarpenak egiteko, eta balorazioa egin ostean horren berri emango zaie. Jasotako ekarpen gehienak konstruktiboak izan dira, eta bereziki lagundu dute begiraden aniztasuna areagotzeko eta proposamenen izaera intersekzionalean sakontzeko.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana prestatzeko prozesu osoan zehar izan duzuen interesagatik eta eman diguzuen laguntzagatik. Oraintxe bertan plana beste fase batean dago, nahitaezkoak diren txostenak egiteko fasean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau