Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa (GBPPE 2020)

Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

GBPPE 2020k Euskal Administrazio Publikoa ulertzen du herritar erantzunkideen eta euskal gizartearen ongizatearen alde harro lan egiten duten zerbitzu publikoko profesionalen arteko harreman-espazio gisa. Zeharkako tresna horrek aukera emango digu administrazio berritzailea eta irekia eraikitzeko, gizarteari zerbitzu onak, eraginkorrak, efizienteak eta seguruak eskaintzeko, bere ingurunearekin lankidetzan eta herritarren parte-hartze aktiboarekin, pertsonak izango direla aldaketaren protagonista. Hori guztia, gobernantza-balio berrietan oinarrituta: irekiera, emaitzetara bideratzea, gardentasuna eta berrikuntza.

  • Helburu hori lortzeko, honako arlo hauetan jardun nahi dugu:
  • Osotasun-politikan sakontzea ikuspuntu integraletik.
  • Gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea administrazio publikoan.
  • Plangintza estrategiko adimenduna eta Euskadiko administrazio orokorraren eta bere erakunde-administrazioaren esku-hartze publikoen ebaluazioa sustatzea.
  • Zerbitzu onen eta eskuragarrien eskaintza garatzea, hainbat bidetatik (aurrez aurre, telefonoz, Internetez).
  • Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea eta horien erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera eta administrazioen arteko lankidetza sustatzea, administrazio elektronikoaren arloan.
  • Pertsonek enplegu publikoaren antolaketan eta modernizazioan duten eginkizuna berriro zehazten aurrera egitea, kontuan hartuta herritarrei eta interes orokorrei zerbitzu ematea dela helburua.
  • Administrazioaren eta bere sektore publikoaren antolamendu-egitura herritarrek gaur egun dituzten beharretara eta lan-modu berrietara egokitzea.
  • Administrazio elektronikoa, haren antolamendu- eta funtzio-eredua eta IKTak kudeatzeko eredu berria ezartzea eta zabaltzea.
  • Kudeaketa publiko aurreratuko eredua ezartzea.
  • Administrazioan berrikuntza  sustatzea, eta horretarako, herritarrak eta profesional publikoak politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan murgilaraztea.

Zure iritzi, hausnarketa edo ekarpenak interesgarriak iruditzen zaizkigu, eta lagungarriak izan daitezke Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa hobetzeko:

  • Ados zaude Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategiko honen oinarrizko helburuarekin?
  • Ikuspunturen baten falta antzematen duzu?

 

* GBPPE 2020ren oinarrizko lerro estrategikoak – Herri partaidetzarako lehen agiria

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan