Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa (GBPPE 2020)

Eu
Hitzaurrea

Euskal Administrazio Publikoa hobetzeko, eta etengabe, gizartearen egoera aldakorretara egokitzeko beharrerako, epe luzeko ikuspegia behar da. Denboran irauten duen ahaleginaren bidez baino ezin dira lortu eta finkatu emaitza esanguratsuak eremu horretan. Abiapuntu hori da Eusko Jaurlaritza prestatzen hasi den Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren (GBPPE 2020) oinarria.

GBPPE 2020 administrazioa “Gobernantza Ona”ren irizpide berri eta zorrotzen arabera modernizatzeko aukera emango digun tresna da. Berariaz erantzuten dio XI. Legegintzaldiko Gobernu Programaren 62. konpromisoari; horren bidez, Euskadi Europako eskualde berritzaile gisa finkatu nahi da, baita gobernantza publikoaren arloan ere. Plan hori Eusko Jaurlaritzak administrazio berritzailea eta herritarren parte-hartzera zabalik dagoena eta zerbitzu onak, eraginkorrak, efizienteak eta seguruak eskaintzen dituena eraikitzeko lanaren bizkarrezurra izango da. 

Orain aurkezten dugun planaren helburuak honako hauek dira:

  • Administrazio-kultura berriaren oinarriak garatzea, zeina gardentasunean, eraginkortasunean, partaidetzan eta emaitzen ebaluazioan oinarritzen baita.
  • Plangintza eta herritarren partaidetza, gobernu onerako eta administrazio onerako eskubidearen ardatz bermatzaile gisa; eskubide hori Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean aldarrikatzen da.
  • Gardentasuna eta herritarren partaidetza, lehentasunezko eta zeharkako alderdi gisa; eta horrela, sareak eratzeko eta herritarren eskariak entzuteko eta partekatzeko, eta horiei arreta emateko gai den administrazio publikoaren ereduaren alde egitea. Elkarrizketa herritarrekin, arazoei aurre egiteko, entzuteko eta irtenbideak partekatzeko.

Gizartea gero eta zorrotzagoa da publikoa kudeatzen dugunokin. Plan honek, halaber, herritarren konfiantza berreskuratzeko lan egiten du. Gure inguruarekin lankidetzan eta sintonian egin nahi dugu; izan ere, gure ustez, pertsonek izan behar dute paradigma-aldaketa honen protagonistak. Gobernantza publikoaren, horizontalaren eta lankidetzan oinarritutakoaren eredu berria aplikatu behar da, emaitzetara bideratua, gardena eta berritzailea. Gure helburua publikoari balioa ematen dion eta honako printzipio hauetan oinarritzen den lan-metodoa finkatzea da:

  • Osotasunak erakunde publikoen azpiegitura etikoa hobetzen du.
  • Herritarren partaidetzak ordezkaritzazko demokrazia aberasten du.
  • Gardentasunak dakar beharrezko informazio publikoa eskuragarri jartzea.
  • Legezkotasunak arauetara egokitzea dakar.
  • Etika, kargu publikoaren jokabidean eta zerbitzu publikora bideratuta dagoen enplegatu publikoen lanean.
  • Adostasuna; horrek gizartearen interesen arteko bitartekaritza behar du, giza garapen iraunkorra izateko.
  • Zuzentasuna; horrek ziurtatzen du kide guztiek komunitatearen partaide direla sentitzen dutela eta beren ongizate-egoera hobetzeko edo mantentzeko aukerez gozatzen dutela.
  • Eraginkortasuna eta efizientzia kudeaketan; alegia, baliatutako prozedurek beharrezko emaitzetara garamatzatela eta, horrela, baliabideak hobetzen direla.

#Gobernanza2020
Zerikusia duten berriak