Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa (GBPPE 2020)

Eu
Eu

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa (GBPPE 2020). Ondorioak.

2018.eko otsailak 05

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritzaren zeharkako estrategia da Euskadi Europako eskualde berritzaile modura kokatzeko gobernantza publikoaren arloan ere bai.

Eusko Jaurlaritzak hartu duen tresna da gobernantza eredu berri baterako aldaketa ahalbidetzeko, eredu horizontal eta kolaboratzailea. Azken batean, arlo publikoarekin gero eta zorrotzagoa den gizarteari erantzuteko gai den eredua.

Erakundeek herritarrak kontuan hartu behar dituzte politika publikoak diseinatzeko, baliabideen erabileran eraginkorrak eta efizienteak izango diren politikak; balio soziala sortuko duten ideia praktiko eta berriak aplikatuz; ondo zehaztutako jokabide kodeekin, bai kargu publikoentzat baita langileentzat ere;  bikaintasuna helburu; eta administrazio elektronikoa eta edozein lekutatiko 24 orduko arreta sustatuz teknologia berrien erabilerari esker.

Lantze prozesuan zein bere garapenean, plan estrategiko honek gardentasun, parte hartze eta kolaborazioaren balioak ereiten ditu, eta horregatik, hain zuzen ere, gainerako erakunde, herri administrazio eta herritarren laguntza izan du, hasiera hasieratik.

Eusko Jaurlaritzak honako kanal eta sareak ireki ditu herritarrei arreta eman eta entzuteko:

Irekian martxan jarritako parte hartze prozesuaz gain, 2017ko azaroan eta abenduan, planari buruzko parte-hartze saio ezberdinak burutu ziren helburu bikoitzarekin:

  • Planean jasota dauden zenbait eduki eta lan ildo nagusi aditu talde ezberdinekin kontrastatu eta balioztatzeko.
  • Planaren gauzatze eta ebaluazio parte hartzaile eta irekia aurrera eramateko gakoak ezagutu, “Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria”n ezarri ziren oinarriekin uztartuta.

Orri honetan eskegita dagoen dokumentazioan, prozesu parte hartzaile honen emaitzak daude, plan honen gauzatze eta ebaluazioa modu irekian eta parte–hartzailean lantzeko, hurrengo urratsetarako abiapuntua. Planaren garapenean, gure administrazioa eraldatzen jarraitu nahi dugu, herritarrekin batera, gobernantzaren balio berrietan (irekiera, emaitzetara bideratzea, gardentasuna eta berrikuntza) oinarrituko den harreman-tartea sortzeko.

Azkenik, Irekiako partaidetza datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua: 3.201
  • Aldeko botoak: 1

 

Eskerrik asko proposamen honetan erakutsitako interesagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko