Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduerari buruzkoa

Eu
Eu

Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduerari buruzkoa (Ondorioak)

2017.eko abenduak 21

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduerari buruzko Dekretuak edozein euskarritako jarduera editoriala arautuko du, eta halaber, erakunde publikoen lana herritarrengana gehiago hurbiltzeko aukera emango du.

Araudi honek, oinarrian, nobedade teknologikoei erantzuten die, oinarritik aldatuko dituztelako ekoizpen eta banaketa baliabideak, jarduera editorialaren operatzaile desberdinen arteko interakzio berriak, eta zabalkunderako moduak.

Interesdunen arteko eztabaida errazteko gai hau zabaldu zen Irekian, ekarpenak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Arduradunek, bere aldetik, ekarpen horien balioespena egingo dute.

Azkenik, Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

- Hasiera data: 2017ko irailaren 26a

- Bukaera data: 2017ko urriaren 31

- Klik kopurua (2017/12/22ra arte): 1.307

- Iritziak: 4

- Aldeko botoak: 2

- Kontrako botoak: 0

 

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2018.eko irailak 28

    El Gobierno Vasco actualiza, a la era digital, el decreto que regula su actividad editorial (Consejo de Gobierno 25-09-2018).

    El Gobierno Vasco ha aprobado el “Decreto sobre la actividad editorial de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi”, una norma que actualiza la de 1997 y que reguló, por primera vez, la planificación, organización, iniciativa, producción y distribución de la actividad editorial que realiza el Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco: https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/48570-gobierno-vasco-actualiza-era-digital-decreto-que-regula-actividad-editorial-consejo-gobierno-2018

    ------------------

    Eusko Jaurlaritzak bere jarduera editoriala arautzen duen dekretua aro digitalera eguneratu du (Gobernu Bilera 2018-09-25).

    Eusko Jaurlaritzak, gaur, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren argitaratze jarduerari buruzko dekretua” onartu du. Araudi horrek 1997koa eguneratzen du. 1997koak, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak burutzen duen jardueraren plangintza, antolaketa, ekimena, produkzioa eta banaketa erregulatu zituen: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/48570-gobierno-vasco-actualiza-era-digital-decreto-que-regula-actividad-editorial-consejo-gobierno-2018