Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduerari buruzkoa

Eu
Hitzaurrea

Dekretu-proiektu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak edozein euskarritan egiten duen argitaratze-jarduera arautu nahi da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduera funtsezko tresna da herritarrei erakunde publikoen jarduna erakusteko; hala ere, teknologia digital berriek sakon aldatu dituzte ekoizpen- eta banaketa-bideak, bai eta herritarren artean argitalpenak zabaltzeko moduak ere.

Hain zuzen ere, dekretu-proiektu honen bidez erantzun nahi zaie berrikuntza teknologiko horiei eta horien eraginez argitaratze-jardueraren operadoreen artean sortzen diren interakzio berriei.

#ServicioPublicaciones
Komunikabideek behera kargatzeko