Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduerari buruzkoa

Eu
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Dekretu-proiektuaren I. kapituluan, Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduera arautzen duten xedapen orokorrak jasotzen dira, eta berrikuntza azpimarragarri gisa, kontzeptu batzuk jasotzen dira, argitaratze-lanerako beharrezko diren prozedurak definitzen laguntzeko.

II. kapituluan, berriz, zereginak banatzen dira argitaratze-jardueran parte hartzen duten agenteen artean. Administrazio Orokorreko sailek argitaratze-ekimena daukate, dituzten eskumen substantiboak gauzatzearekin lotuta, eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkio ekoizpen-, banatze- eta salmenta-lanak. Horrela, kalitate-, koherentzia- eta uniformetasun-maila handiagoa lortuko da, aurrezpen ekonomiaz gain. Erakunde autonomoei dagokionez, beren izaerak eskatzen duenez, erabateko autonomia izango dute. Salbuespena izango da azoka espezializatuetara joatea; orduan Argitalpen Zerbitzuarekin batera joan beharko baitute.

III. kapituluan, argitaratze-jardueraren faseak aztertzen dira, ekimenetik merkaturatzeraino, ekoizpen- eta garbiketa-lanak tartean direla. Kapitulu horretan ezartzen dira, besteak beste, zer ildok gidatuko duen argitaratze-lana, bai eta hizkuntzaren erabilera, argitaratze-estiloa eta publikoarentzako salmenta-prezioaren zehaztapena ere.

Azkenik, IV. kapituluan Argitalpenen Erregistroa arautzen da, argitaratze-jarduera osoa ezagutzeko aukera ematen duena.

Ekarpen, proposamen edo gogoetaren bat baduzu arau-proposamen honen xedea eta edukia hobetzen laguntzeko, emaguzu. Zure iritzia nahi dugu, batez ere alderdi hauei buruz:

Ados al zaude ekimen honekin lortu nahi dugun helburu nagusiarekin?

Zure ustez, proposatutako ekimenean falta al da ikuspunturen bat edota gairen bat jorratu beharko litzatekeena? Hala bada, zein?

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Iruzkin bat
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
    2017.eko abenduak 18

    Eskerrik asko eztabaida honetan parte hartu dutenei. Proposamenak egitasmoaren talde arduradunari bidali zaizkio balioetsi ditzan.
    Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
    ------
    Gracias a las personas que han tomado parte en este debate. Sus propuestas han sido remitidas al equipo responsable del proyecto para su valoración.
    Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko