Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu-proiektua

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu-proiektua. (Ondorioak)

2017.eko irailak 18

«Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretua» onartu nahi da. Haren helburu nagusia EAEn familia-harrerek bete behar dituzten betekizunak eta baldintzak homogeneizatzea da; baita foru-aldundiek pertsona hartzaileen egokitasuna baloratzeko, hautatzeko eta, azkenik, hartutako familia-harrerako neurria eratu eta formalizatzeko prozeduran bete behar dituzten jarraibidek batzea ere.

Dekretua foru-aldundien tutoretza nahiz zaintza pean dauden adingabeen familia-harrera prozedura guztiei aplikatuko zaie, baita beste edozein autonomia-erkidego edo -hiritako adingabeak babesteko erakunde publikoek hasitako prozedurari ere, familia-harrerako neurria EAEn bizilekua duen pertsona nahiz familia batekin hartuko bada, eta lehenago erabaki bada foru-aldundiak formalizatu beharko duela familia-harrera.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez (http://www.irekia.euskadi.eus/es), eta herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, ekarpen bat jaso zen, ekimenaren aldekoa, eta batere ez aurka, proposatutako ekimenari buruzko lau iruzkinekin batera.

Kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita, eta jasotako iruzkinak aztertu eta baloratuta, «Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretuaren proiektua» egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2017.eko azaroak 03

    Querido Javi, gracias por participar en Irekia. No podemos responder por otras instituciones pero te animamos a trasladar tu visión a sus responsables, puesto que estamos seguros y seguras de que no es esa su intención.
    Mila esker!

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko urriak 31

    La información que llega a la familias acogedoras es siempre escasa, por parte de la Diputación. Al principio todo son buenas palabras y luego, usan el cariño que se les tiene a los críos, para chantajearnos.
    Una pena