Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Dekretu-proiektua, adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa

Eu
Eu

Amaitu da adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2017.eko irailak 05

Dekretu berriaren bitartez, adinekoen egoitza-zentroak arautu nahi dira, hala behar duten pertsonei kalitatezko egoitza-arretako zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. Hori guztia, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 9.1.m) artikuluarekin eta apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuaren 11. artikuluarekin bat etorriz; horiek ezartzen dute gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek kalitatezko zerbitzua izateko duten eskubidea, bai eta zer zentrora duten sarbidea ere, erregelamenduz zehazten diren eskakizun materialen, funtzionalen eta langileen aldetiko eskakizunen arabera, kontuan hartuta etengabeko berrikuspen- eta hobekuntza-prozesua.

Beste alderdi batzuen artean, dekretuak langileen plantillen inguruko ratioak handitzeko beharrari erantzuten dio; izan ere, eman beharreko arreta-mailan dute eragina. Dekretuak, bestalde, erabiltzailearen edo gainerako erabiltzaileen eta profesionalen integritatearen arrisku-egoeretan aplikagarriak diren jarraibideen ezarpenari erantzuten dio, bai eta sortu berri diren zentroetako materialen eskakizunei ere.

Erregelamendu hori jendaurrean jarri zen, inork alegaziorik aurkeztu nahi bazuen ere; eta Irekian ere zabalik egon zen, ekarpenak errazte aldera. Epea amaitu zenean, hogei ekarpen ziren iritsiak; aldeko blauboto eta aurkako beste bat.

Onartzen diren Onartzen diren alegazioak eta derrigorrezko txostenak bilduta, dekretu-proiektua Gobernu Kontseilura joango da, han onar dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau