Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen aldeko Plana hiru atal nagusitan egituratzen da. Lehenik, Esparru Orokorra, diagnostikoarekin eta oinarriekin taxutua. Bigarrenak Oinarrizko akordiorako tresnak du izena eta printzipioen eta proposamenen katalogo bat aurkezten du, bizikidetzaren eta giza eskubideen inguruko adostasun-ibilbide bat partekatzeko. Planaren hirugarren atalak jarduketa-programa hartzen du, 14 ekimen biltzen dituena, ekintza zehatzetan adieraziak, beste bi ekintza operatiborekin batera.

Dokumentuaren hirugarren atal hori hiru agertokiren gainean proiektatu eta egituratzen da, agertoki bereizi bezain elkarlotuak izanik: indarkeriaren amaiera ordenatuarekin lotutako hiru ekimen (iragana), bizikidetzaren normalizazioarekin lotutako hiru ekimen (oraina), eta bizikidetzaren aldeko erronkekin konpromisoa hartzen duten bederatzi ekimen (etorkizuna):

I. ardatza. Iragana. Indarkeriaren amaiera ordenatuaren agertokia.

·1. ekimena. ETA armagabetzea eta desegitea.

·2. ekimena. Iraganari buruzko gogoeta kritikoa.

·3. ekimena. Iragana argitzea.

 

II. ardatza Oraina. Bizikidetzaren normalizazioaren agertokia.

·4. ekimenaren fitxa. Biktimak.

·5. ekimenaren fitxa. Memoria.

·6. ekimenaren fitxa. Espetxe-politika.

 

III. ardatza Etorkizuna. Bizikidetzaren erronka berrien agertokia.

·7. ekimena. Aniztasunaren kudeaketa positiboa.

·8. ekimena. Solidaritatearen sustapena.

·9. ekimena. Hezkuntza.

·10. ekimena. Dibulgazioa.

·11. ekimena. Partaidetza.

·12. ekimena. Lankidetza estrategikoak.

·13. ekimena. Nazioarteko ekintza.

·14. ekimena. Elkarrizketa eta adostasuna.

 

IV. ardatza Zeharkakoa. Kudeaketa eta aurrekontuak.

·15. ekimena. Kudeaketa (koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa).

·16. ekimena. Aurrekontuaren aurreikuspen xehekatua.

 

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plan honen egitura eta edukia finkatzeko orduan, aurreko planaren kanpoko nahiz barruko jarraipen- eta ebaluazio-prozesuen emaitzak hartu dira kontuan. Dagozkion ondorioak eta gomendioak espresuki adierazten dira bere aurreneko atalaren lehenengo puntuan.

Aditzea funtsezko alderdia da hau bezalako plan estrategiko baten ebaluazio- edo lanketa-prozesuan. Arrazoi horregatik, dokumentu berri hau aurkezten da proposamen ireki gisa talde parlamentarioen, gizarte-erakundeen eta herritarren aldetik planaren edukiari buruzko ekarpenak jasotzeko eta iritziak kontrastatzeko.

Amaitzeko, azpimarratu beharra dago plan hau ez dela zerotik abiatzen, hainbat instituziok, aurreko gobernuek, alderdi politikoek eta talde parlamentarioek, gizarte-erakundeek, biktimen elkarteek eta herritarrek oro har urteetan zehar egindako ekarpenak eta lana aintzatestetik baizik. Gaur eraikitzen ari garena ezinezkoa litzateke euskarritzat duen oinarri hori gabe.

Emaiguzu zure gogoeta edo zure ekarpena plana hobetzen laguntzeko. Zure iritzia interesatzen zaigu.

- Ados al zaude jarraitzen den funtsezko helburuarekin?

- Ikuspegiren bat faltan botatzen al duzu?

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko