Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2017-2020

qrcode
qrcode

2017-2020 Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana (Ondorioak)

2017-10-10

Gobernu Kontseiluak “2017-2020 Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana” onartu du. Bertan, ekarpenak biltzeko prozesuaren ondoren, 26 proposamen erantsi ditu. Plan honen helburu estrategikoa “Gizartea elkartzea” da, giza eskubideen eta hauen oinarri den giza duintasunaren goi-balioaren inguruko adostasunean oinarrituta. Dokumentuan hiru agertokitan (iragana, oraina eta etorkizuna) egituratutako jarduketa-programa bat jaso da. Bertan 14 ekimen barne hartu dira, eta ekimen horien bitartez ETAren indarkeriaren amaieraren agendari eta bizikidetzaren aldeko erronka berriei erantzun nahi zaie.

Apirilaren 4an Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak plan honen proposamena aurkeztu zuen. Une hartan, Legebiltzarreko taldeek, elkarte-sareak eta herritarrek plan horretarako ekarpenak egiteko hiru hilabeteko epea zabaldu zen.

Prozesu horretan, Arabako Foru Aldundiak, Legebiltzarreko taldeek, AVT eta COVITE biktimen elkarteek, Fernando Buesa eta Egiari Zor fundazioek, Elkarteen Foroak, eta, Eusko Jaurlaritzaren barruan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak planaren inguruan egindako ohar eta proposamenez osatutako 10 dokumentu erregistratu dira.

Jasotako ekarpen gehienek Planaren orientabide nagusiaren ildotik doazen izaera eraikitzailea eta positiboa dute. Prozesu honen amaieran 26 proposamen hartu dira kontuan eta 63 aldaketa egin dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko