Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020

Eu
Hitzaurrea

Iñigo Urkullu Lehendakariak aurkeztu duen programa honek oraingo Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betetzen du, bere Gobernu Programan bildutakoa.

Programa honetarako 2020ra arte kalkulatu diren baliabideak 8.800 milioi eurokoak dira guztira: 1.175 M€ Enplegu Planerako; 5.225 M€ Inbertsio, Berrikuntza, Internazionalizazio eta Industrializaziorako; eta 2.400 M€ abaletan.

Gaur onetsitako Esparru Programa Herrialde estrategia bat da, eta ondoko 10 ideietan laburbiltzen da:

  1. Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Estrategia integratua, 8.800 milioi euroko aurrekontua duena langabezia-tasa %10aren azpitik murrizteko.
  2. Enplegu Plan Espezifiko bat, prestakuntza, ekintzailetza eta lan-munduan txertatzea bultzatzeko.
  3. Gazteentzako enplegua bultzatzeko lerro espezifiko bat abian jartzea, 20.000 gazteri lan-aukera bat eskaintzea ahalbidetuko duena.
  4. I+G+Brako aurrekontuaren urteko %5a goratzea.
  5. Euskal enpresa Txikien eta Ertainen internazionalizazioan laguntzea.
  6. “RIS3 espezializazio-estrategia adimenduna” garatzea, Europan goi-mailako berrikuntzaren eskualde gisa Euskadi sendotzeko.
  7. Laugarren iraultza industrialaren alde apustu egitea, Euskadiren garapen ekonomikoaren eragile gisa.
  8. Euskal ETEen digitalizazioa indartzea, Euskadiren Agenda Digitalaren estrategia garatuz, 1.500 enpresa modernizatu eta digitalizatzearren.
  9. Prestakuntza dualaren alde apustu egitea, baita Lanbide Heziketaren alde ere lantegietan.
  10. Enplegu publikoa berritzea eta sendotzea, aurreikusitako erretiroen agertokiari erantzunez.

 

Informazio baliagarria 

Laburpena. Enpleguaren eta Supertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020

Enpleguaren eta Supertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020

 

#ProgramaMarco_2020
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko