Gobernuaren proposamenak Segurtasuna
Eu

Badator Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Erregelamendua, amaitu baita dekretuaren proiekturako ekarpenak egiteko aldia

2017.eko martxoak 14

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Erregelamenduaren Dekretuak segurtasun juridiko handiagoa eskainiko du  Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea aplikatu behar denerako (10/2015 Legea, abenduaren 23koa), han agintzen diren gauza batzuk hobeto zehazten baititu. Legea bera joan den urte amaieran onartu zen.

Hainbat gai jorratuko da dekretuan, esate baterako: katalogoa aldatzea edo garatzea; jendaurrerako irekiera araubide bereziaren pean daukaten establezimenduen baldintza bereziak; sarrera-eskubidea ukatzea; erreklamazio-orriak; sarrera-salmentak; eta ordutegien arauketa orokorra.

Erregelamendu hori jendaurrean jarri zen, inork alegaziorik aurkeztu nahi bazuen ere; eta Irekian ere zabalik egon zen, ekarpenak errazte aldera. Epea amaitu zenean, bi ekarpen ziren iritsiak; aldeko bi boto eta aurkako beste bi.

Onartzen diren alegazioak eta derrigorrezko txostenak bilduta, dekretu-proiektua Gobernu Kontseilura joango da, han onar dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau