Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Bermeoko Portuaren Plan Bereziaren Bigarren Aldaketa Puntualaren

13 parte hartze
Eu
Eu

Amaitu da Bermeoko Portuaren Plan Bereziaren Bigarren Aldaketa Puntualari ekarpenak egiteko fasea

2017.eko martxoak 20

Aldaketa horren xedea Bermeoko Portuaren Plan Bereziaren antolamendu xehatuaren alderdiak aldatzea da. Aldaketak ez du garrantzi handirik; funtsean, eremuan baimendutako erabilerei eusteko eraikinen forma eta kokapenari buruzkoa da, eta horrek ez du ekarriko eraikigarritasuna handitzea edo sestraren gaineko sabai-azalera handitzea.

2016ko abenduaren 14an, Bermeoko Portuaren Plan Bereziaren Bigarren Aldaketa Puntualaren hasierako onarpena argitaratu zen. Aldaketak babes-portuaren eremuaren eta portuko aldearen erabilera- eta -eraikuntza-araubideari eragiten dio.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 95.2 artikuluari jarraikiz, aldaketa jendaurrean jarri zen, 20 eguneko epean. Epe horretan, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Bermeoko Udalaren alegazio bat jaso zuen. Azterketa-fasean dago alegazio hori, eta, horregatik, espedientea izapideetan dago oraindik.

Euskarri digitalean jasotako ekarpenei dagokienez, hauek dira estatistikak eta jasotako iruzkinak:

  • Aldeko botoak: 5 ; aurkako botoak: 1.
  • Iruzkinak:  7 iruzkin + 3, Twitter bidez
  • Sarrerak: 3.211 klik.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau