Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Dekretu proiektua, Euskadin arretarik ez duten eta jendaurreko salmentakoak diren instalazioetan automobilgintza-erregaien txikizkako hornikuntza-zerbitzuek bete behar dituzten betekizunei buruzkoa.

6 parte hartze
Eu
Eu

Badoa aurrera Euskadin ibilgailu-erregaia txikizka saltzeko instalazio langile gabeetan bete behar diren baldintzei buruzko dekretu-zirriborroa. Amaitu da ekarpenak egiteko epea.

2017.eko urtarrilak 12

Dekretu honi esker, ordu batzuetan langilerik gabe aritzen diren txikizkako saltoki guztiek, aurrerantzean, baldintza batzuk bete beharko dituzte horrela funtzionatzen hasteko, eta kontrolaturik eta nolabait zaindutik egongo da nola erabiltzen diren eta nola mantentzen, berez oso arriskutsua baita petrolio-gai likidoak manipulatzea eta erabiltzea.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8. artikuluan xedaturik dagoen moduan, eskatu beharreko derrigorrezko txosten eta irizpen guztiak eskatu zitzaizkien aholku-organoei, izapide horiek arautzen dituzten xedapenetan zehazturik dagoen epean eta moduan. Eta prozesu parte-hartzaile hau ere abiatu zen Irekia web orrian, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatzi da, eta Gobernu Kontseilura bidaltzeko izapide-aldian dago, haiek ere azter dezaten eta onar dezaten. 

===================

Behin betiko dekretua:

165/2018 DEKRETUA, azaroaren 20koa, langilerik gabeko instalazioek ibilgailuentzako erregaiak eta motor-erregaiak txikizka saltzeko bete behar dituzten eskakizunei buruzkoa.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/12/1805980e.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau