Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

(H)ABIAN 2030. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren euskal Estrategia

Eu
Eu

Pertsona eta erakunde interesdunek aurkeztutako alegazioei erantzuna emateko txostena

2016.eko azaroak 22

(H)ABIAN 2030ek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) estrategia eta ekintza-plana egiten parte hartu duten eragileen ekarpenak jasotzen ditu; bi lan horiek modu paraleloan egin ziren. Ekarpen horietaz gain, estrategiaren lanketan, kontuan hartu dira GLEAren Zuzendaritzak eta teknikariek egindako hausnarketak eta ekarpenak, Eusko Jaurlaritzaren gainerako sailekin, garapenerako lankidetzaren alorreko beste erakunde publiko batzuekin eta hezkuntzaren eremuko adituekin –zeinak bidelagun izan ditugun prozesu honetan– egindako alderaketak eta aurreko faseetan landu den dokumentazioa eta egin den azterketa-lana.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiaren (GEHE) proposamena da aurkeztu den agiria, zeinak nahi duen ahalik eta eragile gehien bildu. Agiri bat egin da, labur samarra, inspirazio gisa balio dezakeena, zeinetan indargune diren ideia batzuk aurkezten diren eragile desberdinek egiten duten lanerako arrastoak emateko asmoz eta aniztasuna eta ikuspegi aberastasuna izan dezan GEHEaren proposamenak. (H)ABIAN 2030ek oinarri eta proposamen izan nahi du, elkarrekin, eguneroko praktikak aintzat hartuta, GEHE eraikitzeko.

Prozesu parte-hartzaile bat izan da (H)ABIAN 2030 agiriaren lanketa; helburua zen sektore guztietako ekarpenak eta ikuspegiak biltzea, eta gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategian lanean ari garen eragileok elkar ezagutzea eta onartzea. Prozesuak balio izan du egiaztatzeko asko garela gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren alde lanean ari garenak, eremu desberdinetan. Era berean, egiaztatu da interesa eta gogoa dagoela (H)ABIAN 2030 taxutzeko eta garatzeko. Onartzen dugu zeregin handia dugula oraindik eragileak zein diren jakin eta elkarrekin koordinatzen asmatzeko, bai eta gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia hau nola abian jarri jakiteko ere.

Egindako lanetik atera den agiriak orain arte egindako ahalegina onartu nahi du eta indargune diren funtsezko ideia batzuk eman, uste baita ideia horiek landu behar direla gaur egungo testuinguruaren erronkei hobeto erantzuteko eta GEHE hau proposatutako aldaketetara zuzentzeko. Badakigu ez dituela egindako ekarpen guztiak jaso, batzuk elkarrekin kontraesanean zeudelako; baina nahi du balio izatea elkarrekin egin beharreko lan hori nondik nora egin behar den erakusteko.

Bestalde, jasotako zenbait alegaziok gainditu egin dute agiria bera, zalantzan jartzen baitute prozesua eta erabilitako metodologia. Jarraian, ezbairik gabe azken agiria hobetzen lagundu duten alegazioak jaso dira. Alegazio horiei erantzun ere egin diegu, eta azaldu dugu azken agirian zein alderdi sartu ditugun eta zein ez eta zergatik. Alegazio horietan prozesua ebaluatzeko eman diren zenbait elementu ere jasota geratu dira. Bide horri helduta, (H)ABIAN 2030ek eragile guztien arteko eztabaida-prozesu honekin, talde-eraikuntzarekin eta irakaskuntza-ikasketarekin jarraitu nahi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko