Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Dekretu-proiektua, Euskadiko Agregakinen Mahaiaren funtzionamenduaren eta osaeraren araubidea ezartzen duena

2 parte hartze
Eu
Eu

Amaitu da Euskadiko Agregakinen Mahaiaren funtzionamenduaren eta osaeraren araubidea ezartzen duen dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko uztailak 22

Dekretu honen xedea izango da Euskadiko Agregakinen Mahaiaren eta Mahai horren Lantaldearen funtzionamenduaren eta osaeraren araubidea ezartzea. Euskadiko Agregakinen Mahaia entzuteko, koordinatzeko, kontsultatzeko eta aholkularitza teknikoa emateko erakundearteko organo bat da, EAEko meatzaritza- eta ingurumen-administrazioena eta sektoreko eragile adierazgarrienena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko meatzaritza-politikak diseinatuko du. Bere aldetik, Euskadiko Agregakinen Mahaiaren Lantaldea Euskal Autonomia Erkidegoko erakundearteko organoa izango da, eta hortxe diseinatu, eztabaidatu eta landuko dira arlo horretan jarduteko proposamen teknikoak eta administratiboak.
Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.
Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau