Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Ehizan jarduteko debekatuta dauden zakur-arrazen zerrenda ezartzen duen Dekretu-proiektua

Eu
Eu

Amaitu da ehizan jarduteko debekatuta dauden zakur-arrazen zerrenda ezartzen duen Dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko uztailak 10

Uxaldian, txakurrek ehizagunea aztertzen dute, ehizagaiak aurkitu eta postu finkoen lerrora eramateko. Txakurrek eurek harrapatzen badituzte ehizakiak, okertzen da erabat uxaldia; horregatik aurreikusi zen txakur-arraza jakin batzuen debekua. Dekretu honek zehaztuko du zeintzuk diren debekatutako arrazak.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau