Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Ehizan jarduteko debekatuta dauden zakur-arrazen zerrenda ezartzen duen Dekretu-proiektua

Hitzaurrea

Ehizaren 2/2011 Legeak, martxoaren 17koak, 40.4 artikuluan xedatu bezala, “Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez debekatu ahal izango du txakur-arraza jakin batzuekin edo arraza gurutzatu jakin batzuekin ehizan jardutea.” Eta Dekretu-proiketu honek ezartzen du aipatu legean aurreikusitako zerrenda.

Dekretua Autonomia Erkidegoaren eskumenen babesean eman da, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak 10. artikuluan xedatzen baitu erkidegoak eskumen esklusiboa duela ehiza gaietan. Osatzeko orduan, kontsultatu egingo zaie ehizan eskumena duten foru-aldundietako sailei, baita sektoreko erakunde eta elkarteei ere.

#Batidasdecaza
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko