Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Ehizan jarduteko debekatuta dauden zakur-arrazen zerrenda ezartzen duen Dekretu-proiektua

50 %neutrala
2 boto (1/1)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Uxaldietan, hurrengo txakur-arrazen erabilera debekatzea proposatzen da: Pit bull terrier, Staffordshire bull terrier, American Staffordshire terrier, Rottweiler, Dobatxakur argentinarra, fila brasildarra, Tosa inu, Akita inu, Mallorcako dobatxakurra, Dobatxakur alemaniarra, Bull terrier, bullmastiff, Napoliko artzakurra, Tibeteko dobatxakurra, Airedale terrier, Bordeleko dobatxakurra, Cane corso, Beauceko ardi-txakurra, Doberman, ardi-txakur alemaniarra, piriniar artzanora, espaniar artzanora, presa kanariarra, Kaukasoko artzanora.

Debekatzea proposatzen da, halaber, arraza horiekin nahastutako zakurrekin ehizatzea, artzakurra eta untxi-txakurraren arteko gurutzea izan ezik.

Emaiguzu zure gogoeta edo zure ekarpena dekretua hobetzen laguntzeko. Zure iritzia interesatzen zaigu.

- Ados al zaude jarraitzen den funtsezko helburuarekin?

- Ikuspegiren bat faltan botatzen al duzu?

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
  • Bermatu tiroa goitik behera egiten dela beti --lurrean hilko dela alegia-- eta etxe, bide, auzo eta azpiegiturekiko segurtasun-neurria gordetzen dela beti. Gaur egun EZ DIRA BETETZEN ARI. Gipuzkoan behintzat.
    2016-06-06
  • Uxaldiek eragiten dituzten arazoetan, txakurrak arrazatakoak diren hirugarren mailako arazoa da. Bermatu ezazue aurrena errespetatzen direla mendiaren gainerako erabiltzaileen eta jabeen eskubideak eta segurtasuna. Bitartean, itxurakeria hutsa da neurria.
    2016-06-06
  • Zer dela eta ez dira zerrendarako proposatu 'presa nafarra' eta 'Enkarterriko Villano'? Ez da ba norbait ibiliko bi arraza horiek sustatu nahian, ezta? Zeren sekulako mesedea egiten baitio testu horrek halako txakurrak hazten dutenari.
    2016-06-06
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
3 iruzkin
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
    2016-06-30

    1. Bermatu tiroa goitik behera egiten dela beti --lurrean hilko dela alegia-- eta etxe, bide, auzo eta azpiegiturekiko segurtasun-neurria gordetzen dela beti. Gaur egun EZ DIRA BETETZEN ARI. Gipuzkoan behintzat.
    - Eskertzen dizuegu ekarpena. Jakingo duzuenez, segurtasun neurriak hartzea Foru organoei dagokie, Ehiza Legearen 50. artikuluari jarraiki: “Foru-erakunde eskudunek ezarriko dituzte segurtasun-neurriak, taldeka egiten diren ehiza larriko ehizaldietan aplikatu beharrekoak, distantziei, ekipamenduari eta jokabideari dagokienez, ehizan dabiltzan pertsonen artean istripuak saihesteko, eta pertsonengan, ondasunetan eta landa-ingurunean arriskuak ekiditeko.”
    Indarrean dauden segurtasun neurriak betetzen direla bermatzeko arau-hausteak daude; salatzen diren arau hauste guztiak jaso eta ikertzen dira.

    2.- Uxaldiek eragiten dituzten arazoetan, txakurrak arrazatakoak diren hirugarren mailako arazoa da. Bermatu ezazue aurrena errespetatzen direla mendiaren gainerako erabiltzaileen eta jabeen eskubideak eta segurtasuna. Bitartean, itxurakeria hutsa da neurria.
    - Egia da dekretu-proiektu honetan arautzen dena ez dela ehiza munduan dagoen arazorik larriena. Baina zakur arrazen arazoa ez konpontzeak ez dio inolako mesederik egiten inori.

    3.- Zer dela eta ez dira zerrendarako proposatu 'presa nafarra' eta 'Enkarterriko Villano'? Ez da ba norbait ibiliko bi arraza horiek sustatu nahian, ezta? Zeren sekulako mesedea egiten baitio testu horrek halako txakurrak hazten dutenari.
    - Uxaldietan antzeman diren zakurrak dira zerrendakoak. Enkarterriko billanorik ez da inoiz ikusi ehiza-txakur saldoetan; presa nafarra aitortzeke dago arraza moduan. Antzeman bezain pronto sartuko dira arraza debekatuen zerrendan

  • @LoliQuinta
    2016-06-17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 💬 #Debate Proyecto de Decreto por el que se establece el listado de razas de perros prohibidas para cazar en la CAV➡ https://t.…

  • 2016-06-03

    perfecto, debería de haber mas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko