Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Jaurlaritzaren Programari eta Euskadi 2020 giza garapenaren eta hazkuntza jasangarriaren estrategiari buruzko informazioa

4 parte hartze
Eu
Eu

Amaitu da Gobernu Programari eta garapen jasangarrirako eta giza garapenerako Euskadi 2020 estrategiari buruzko eztabaida

2016.eko maiatzak 12

Berriki, proposatutako helburuei eta abian jarritako ekimenei buruzko balorazioa eman zezaten,  informazioa partekatu dugu herritarrekin, Euskadiren hazkunde ekonomikorako hiru planen gainean: Enplegua sustatzeko eta ekonomia berpizteko plana 2014-2016, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015- 2020 eta Nazioartekotzeko Euskal Estrategia, Euskadi-Basque Country 2020. Zabalkunde eta eztabaidarako prozesu hori hemen eta sare sozialetan gauzatu zen, eta plan horien inguruan herritarrek dituzten kezkak ezagutzeko balio izan du.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak, Gobernu Programa aurkeztu zenetik 1.000 egun betetzearekin batera Lehendakaritzan egindako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak gauzatutako ekimenak birpasatu zituen. Adierazi zuenez, konprometitutako 629 ekimenak abian daude, eta plan estrategikoen % 100 betearazten ari dira.

Eztabaida-fasea amaituta, jasotako parte-hartzeak eskertu eta prozesua amaitutzat ematen dugu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau