Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko dekretua aldatzeko dekretu-proiektua

Eu
Eu

Amaitu da gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko dekretua aldatzeko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko ekainak 23

Dekretuan aldaketak egiteak diru-laguntzen kudeatze eraginkorragoa ekarriko du eta ez da beharrezkoa izango Gizarte Larrialdi laguntzak (GLL) osorik arautzen dituen Dekretu berria antolatzea. Aldaketa horiek proposatzen dira kontuan hartuz, batetik, Eusko Legebiltzarreko 2015eko martxoaren 5eko 23/2015 Legez besteko Proposamena, 4/2011 Dekretuaren egokitasunari buruz, eta, bestetik, Ekonomia Kontrolatzeko Bulegoaren ekonomia eta arauak kontrolatzeko txostenak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren urteko Aginduari buruz; haren bidez, GLLen berariazko gastu bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak ezartzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako zenbatekoak finkatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa antolatzea da. Horretarako, honako hauek guztiak ezarriko dira: xedeak eta printzipioak; plangintzaren, programazioaren, kudeaketaren eta prestakuntza ematearen faseak; egiturazko elementuak; barne hartzen dituen ekimenak, eta prestakuntza-jardueraren ebaluazioari, segimenduari eta kontrolari buruzko alderdiak.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren eta jaso beharreko txosten eta irizpenak jaso ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau