Gobernuaren proposamenak Segurtasuna

Euskadiko Autonomia Erkidegoan jokoaren araudi orokorra onesten duen dekretu-proiektua

3 parte hartze
Eu
Eu

Amaitu da Euskadiko Autonomia Erkidegoan jokoaren araudi orokorra onesten duen dekretuaren proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko ekainak 21

Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea garatuko du, batik bat joko-jardueraren plangintzari, baimenei, erroldari, antolaketari, ustiapenari eta kontrolari dagokionez, baita araubide zehatzaileari dagokionez ere. Bide batez, sektore horretako arauak hobeto ezagutzea eta argiagoak izan daitezela lortu nahi da, eta haiek interpretatu eta aplikatzean, segurtasun juridikoa bermatu. 

2003ko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren partaidetzarako aldia zabaldu zen: informazioa jendaurrean jarri zen, eta interesdun ziren pertsona juridikoen kontsultak jasotzeko aldia zabaldu. 2001eko uztailaren 18ko 27/2001 Legearen 23. artikuluaren arabera, entzunaldi publikoaren izapideari ekin zitzaion, eta proposamen bat jarri zen Irekian, herritarrek beren ekarpenak egin zitzaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau