Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Access Clinic Irekia: "Herritarrek online parte hartzeko bidean, desgaitasunak oztopo?"

Eu
Eu

Access Clinic jardunaldian jasotako balorazioak

2016.eko ekainak 07

Jardunaldira bertaratutakoek egindako ekarpenak eta iruzkinak oso interesgarriak eta aberasgarriak izan ziren, eta amaitutakoan, asebetetze-inkesta bat betearazi zitzaien datu nabarmenenak jasotzeko.

Parte hartu zutenen % 37,5 soluzio teknologikoen garatzaileak edo edukien kudeatzaileak ziren. Parte-hartzaileen % 25 ordenagailua erabiltzeko arazoak zituzten pertsonak ziren; % 12,5 ikusmen desgaitasunen bat zutenak; % 12,5 irisgarritasunarekin lotutako beharrizanak dituzten pertsonei laguntzen lan egiten dutenak, eta, azkenik, beste arlo batzuetako pertsonak ziren parte-hartzaileen % 12,5.

Jardunaldiaren balorazioari dagokionez, inkesta egin zutenen % 37,5ek adierazi zuen jardunaldia bat etorri zela espero zutenarekin, eta % 12,5ek, aldiz, ezetz.

Aplikazio bakoitzaren baliagarritasunari erreparatuta, azpititulatutako bideoenak jaso zuen baloraziorik onena. Inkesta bete zuten pertsonen % 62,5ek oso baliagarritzat jo zuen; gainontzekoek, aldiz, adierazi zuten aplikazioak ez duela haien arazoa erabat konpontzen.

ReadSpeaker e Inclusite aplikazioari dagokionez, parte-hartzaileen erdiei oso baliagarria iruditu zitzaien; % 25en iritziz ez du haien arazoa konpontzen; % 12,5i oso baliagarria iruditu zitzaion, eta gainontzeko % 12,5aren iritziz, ez da oso baliagarria.

Jardunaldian parte-hartzaileek hainbat ekarpen egin zituzten; pertsona batek, esaterako, aditzera eman zuen Irakurketa Erraza txertatu beharra dagoela, bai ulermen-arazoak dituzten pertsonentzat, bai desgaitasun intelektuala dutenentzat. Eta honakoa eskatu zuen: “aurkeztu diren tresnak erabili ahal izateko hizkera errazagoa eta irakurketa errazeko web eta dokumentuak”. Beste pertsona batek adierazi zuen interesgarria litzatekeela “parte-hartzaileei ahotsa ematea eta mahaiaren planteamendua alderantzizkoa izatea; hau da, erabiltzaileek hitz egitea eta teknologoek entzutea”.

Horrez gain, hainbat kritika eraikitzaile ere egin ziren. Esaterako, pertsona batek laguntza behar izan zuen inkesta betetzeko, eta pertsona horrek berak aplikazioak egun batzuetan erabiltzeko aukera eskatu zuen, egoki baloratu ahal izateko. Beste pertsona batek adierazi zuen aurkezpenak benetan egokitu behar direla desgaitasun guztietara, eta izan zen garun-paralisia dutenentzat egokitutako ukipen-mugikorren inguruko ikerketa eskatu zuenik ere.

Hainbat elkartetako ordezkariek jaso zuten jardunaldira joateko gonbita, eta denek joaterik izan ez bazuten ere, batzuek emailez bidali zituzten ekarpenak. Horixe egin zuten, adibidez, desgaitasun intelektuala duten gazteekin aisialdiaren alorrean lan egiten duten elkarteek, eta jakinarazi zuten ReadSpeaker aplikazioa eta azpititulatutako bideoak webguneetako informazioa ulertzeko baliagarriak iruditu zitzaizkiela.

Honako ekarpen hauek egin zituzten:

  • “Albistearen titulua nahiz testua erraz ulertu ditugu. 10 pertsonetatik 5 izan gara gai albistearen edukia gure hitzekin emateko; beste 5ok ez dugu gehiegi ulertu. “Irakurketa errazerako” laguntza batzuk bota ditugu faltan; adibidez, laburpen-esaldiak, hitz errazagoak, etab.”
  • “Irisgarritasunerako oso laguntza interesgarria iruditu zitzaigun Readspeaker. Albistea entzuteak asko lagundu zigun ulertzeko. Begiak itxi eta informazioa belarriz bakarrik hartzeko saiakera ere egin genuen. Gainera, testua kolorez aldatu ahala berrirakurtzeko aukerak irakurketa asko erraztu zigula ikusi genuen. Hona hemen gure ondorioa: egokitzapen hau baliagarria da ikusteko arazoak dituztenentzat, baina baliagarria izan da irakurtzeko edo informazioa ulertzeko desgaitasun intelektuala dutenentzat ere”.
  •  Azpitituluak zituen bideoren bat ere ikusi genuen. Egokitzapen baliagarria iruditu zitzaigun entzun ezin dutenentzat, baina guri ez zigun asko lagundu. Testuak euskaraz eta gero gaztelaniaz azaltzeak, testu horiek azkar pasatzeak, esaldien luzerak... asko zaildu ziguten irakurmena.

Jardunaldian izan zen beste pertsona batek, Iñigo Iruretagoyenak, eskerrak eta zorionak eman zituen egindako lanarengatik. Lankidetzan aritzeko gogoz esan zuen agur, eta Estatu Batuetan eta Israelen egin dituzten antzeko beste proposamen batzuen estekak erakutsi zituen.

* Tikkun Olam Makers:

1) https://youtu.be/595ftt4aCug

2) http://projects.tomglobal.org

3) http://tomglobal.org

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko