Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide heziketa antolatzen duen Dekretu-proiektua

Eu
Eu

Amaitu da Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide heziketa antolatzen duen Dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko maiatzak 12

Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa antolatzea da. Horretarako, honako hauek guztiak ezarriko dira: xedeak eta printzipioak; plangintzaren, programazioaren, kudeaketaren eta prestakuntza ematearen faseak; egiturazko elementuak; barne hartzen dituen ekimenak, eta prestakuntza-jardueraren ebaluazioari, segimenduari eta kontrolari buruzko alderdiak.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau