Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Donostialdea-Bidasoa Beherea eremu funtzionaleko paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak, herritarrek parte hartzeko prozesua barne.

Eu
Eu

Donostialdea-Bidasoa behera eremu funtzionaleko paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak idaztea, parte-hartze publikoaren prozesua barne hartuta.

2016.eko abuztuak 08

Paisaiaren Europako Hitzarmenaren sarreran azpimarratzen denez, lurralde guztietan paisaia biztanleen bizi-kalitateko elementu garrantzitsu bat dela onartzen da, direla hiriguneak edo landaguneak, direla eremu andeatuak edo kalitate handikoak, edo direla aparteko edertasuna aitortzen zaien lekuak edo ohikoenak. Paisaia, beraz, lurraldearen funtsezko alderdi bat da eta, ondorioz, elementu giltzarria berori antolatzeko garaian eta bertan bizi direnentzat. Zentzu horretan, parte hartzeko prozedurak ezarriko direla ziurtatzen da, aipatutako hitzarmeneko 5. ataleko c) letran jasotzen den bezala.
Testuinguru horretan, agenteen eta interesdun herritarren parte-hartzeak aparteko garrantzia hartzen du. Parte-hartzeko prozesuak herritarrak paisaiaren kudeaketan inplikatzeko aukera ematen du, eta aldi berean, administrazioari herritarrengana gehiago hurbiltzea errazten dio, haien beharren eta igurikimen gogobetetzea modu egokian egin dadin bermatuko duen formula gisa. Helburu nagusia, ikuspegi desberdinetatik, eremu funtzionalaren paisaiari emandako balioak identifikatzea da, hala nola kalitate-helburuen diagnostiko bateratu bat. Horretarako, publiko arruntaren parte-hartzea lineako kontsulten bidez egin da, Irekiaren (herritarrek parte hartzeko Eusko Jaurlaritzaren leihoa) eta lurraldeko gune adierazgarrietako foro irekien bitartez. Bestalde, mahai teknikoak egin dira paisaiaren lurraldeko agente nagusiekin. Hori osatzeko lurraldeko agenteei eta eremu funtzionaleko pertsona adierazgarriei elkarrizketa sakonak egin zaizkie.
Jarraian kontsultaren emaitza nagusiak laburtu ditugu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GorbenaJ
    2016.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    Catálogo del paisaje y de las determinaciones del paisaje del área funcional de Donostia-San Sebastián . https://t.co/sxe5zY0B9j

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)