Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak lehen Safer Internet Day lehiaketarako deialdia egin du.
Lehiaketa bera Europako Batasunaren Safer Internet programatik dator, eta helburua zein duen? Umeek eta nerabeek Internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikusentzunezkoak -edonolakoak- aitortu, balioetsi eta bultzatzea.
Aurkezten diren proiektuetan, gazteek Internet, sare sozialak eta teknologia berriak nola erabiltzen dituzuen erakutsi behar da, betiere alde onetik begiratuta, hau da, zuei onetik zer ematen dizueten erakutsiz. Eta beste gauza bat ere bai: arduraz eta arriskurik gabe nola erabiltzen dituzuen erakutsi behar duzue. Azken batean, kontua da tresna digitalen erabilera erakustea, baina onerako jarrita eta segurtasunaren ikuspegitik.
Kalitate teknikoa edo artistikoa baino gehiago, mezua dugu baloratuko, gogoeta eragiteko gaitasuna, hizkuntzaren erabilera, eta denok berdin parte hartu izana. Kontuan hartuko den beste gauza bat aurkeztutako proposamenen originaltasuna izango da.
Edozein adierazpide edo diziplina artistiko onartuko dugu (musika, antzerkia, dantza, performanza...), baina, hori bai, ikusentzunezko formatuan aurkeztu behar da beti (irudia eta hotsa).
Iraupena, berriz, bi minutu eta erdikoa izango da gehienez.
Parte hartzaileak
Nor aurkez daiteke? Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitartean ikasten duten adingabeak.
Heldu baten laguntza beharko dute; beraz, lehiaketa hau ikastetxe eta aisialdi-entitateen artean zabaltzen dugu.
Parte-hartzea taldeka izango da:
- Ikastetxeetan, parte-hartzea gelaka izango da. Irakasle edo tutore baten laguntza beharko dute.
- Aisialdi-entitateetako parte-hartzea ikastetxeetakoaren parekoa izan dadin, taldeka aurkeztuko dira; baina, talde bakoitzak gehienez 25 pertsonak osatuko dute. Horrez gain, talde berean adin eta hezkuntza-maila desberdineko pertsonak egon daitezke, baldin eta kategoria berdinean badaude; bestela, taldeak 2. kategorian parte hartuko du derrigor. Begirale baten laguntza beharko dute. Hemendik aurrera, “aisialdi-taldea” aipatzean, paragrafo honetan xedatutako baldintzetan sortutako taldeaz ari garela ulertuko da.
Parte-hartzeko bi kategoria egongo dira:
- 1. kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak (ikasgela zein aisialdi-talde gisa parte hartuz).
- 2. kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleak (ikasgela zein aisialdi-talde gisa parte hartuz).
Proiektuak aurkezteko epea
Lehiaketa 2016ko otsailaren 9an hasiko da (Safer Internet Day), eta 2016eko apirilaren 25ean amaituko (bi egunak barne). Lehiaketak irauten duen bitartean igo beharko dituzue ikusentzunezko proiektuak Youtubera. Eta datuak emateko emaila ere lehiaketak irauten duen bitartean bidali behar duzue saferinternetday@euskadi.eus helbidera.
Oinarriak www.euskadi.eus/zeukesan helbidean.
Informazio gehiago: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/egonlineu/-/adingabe/
--------------------------------------------------
Egitasmoak aurkezteko aldia amaitu ondoren, 11 taldek hartuko dute parte 1. mailan, honako ikastetxe hauetakoak: Lauaxeta Ikastola, Floreaga Salestar Ikastetxea, Axular Lizeoa eta Maria eta Jose Ikastetxekoak, hain zuzen
2. mailan 31 egitasmo aurkeztu dira, honako ikastetxe hauetakoak: San Bizente Ikastola, San Ignacio Ikastetxea, Jesuitak, Grupo Joven de ASPASOR-Araba, Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxea, Aula joven-Gazte Gela Portugalete ;Oinak taldea-Ama Lur Eskaut Taldea Portugalete, Azkorri Ikastetxea, Txispeleta Eskaut Taldea, IES Cruces, Club Balonmano Akartza Claret, La Salle Legazpi Ikastetxea, BalmaZ Balmaseda Gaztea eta Uzturpe Ikastolakoak.
Egitasmoak aurkezteko epea itxita, epaimahaiak eztabaidatuko du bi mailetan aurkeztutako lanez:
1.kategoriako proiektuak
- Kukubiltxo – Nola erabili behar dugu teknologia LH 5.A Lauaxeta Ikastola - Zornotza
- Stop LH 4.A Floreaga Salestar Ikastetxea – Azkoitia
- Adi Sarean Kontatzen duzunarekin LH 6.A Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Zaindu igotzen dituzun datu pertsonalak LH 6.A Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Kontuz sarerea igotzen dituzun argazkiekin LH 6.A Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Kontuz pertsona ezezagunekin LH 6.A Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Internet Segurua LH 6.B Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Igo baino lehen bi aldiz pentsatu LH 6.B Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Ez eman pasa hitzik LH 6.B Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Segurtasuna interneten LH 6.B Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Klik LH 5.B Maria eta Jose Ikastetxea – Zumaia
2.kategoriako proiektuak
- OREKA BH 2 – San Bizente Ikastola – Oion
- NON DAGO NIRE LAGUNA? DBH 2 – San Bizente Ikastola – Oion
- ESAN DBH 2 – San Bizente Ikastola – Oion
- SEGURTASUNA: INTERNETEN ERABILERA DBH 4 - San Ignacio Ikastetxea, Jesuitak Donostia
- GOOGLE CHROME-EN ERABILERA San Ignacio Ikastetxean – DBH 4 - San Ignacio Ikastetxea, Jesuitak Donostia
- Zu eta ni… komunikatzeko modu aunitz Grupo joven de ASPASOR-Araba – Vitoria-Gasteiz
- Arriskuak kutxazainetan DBH 1 Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea – Donostia-San Sebastián
- Cyberbullying DBH 1 Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea – Donostia-San Sebastián
- Segurtasuna DBH 1 Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea – Donostia-San Sebastián
- Irainak DBH 1 Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea – Donostia-San Sebastián
- Aurre egin, ez etsi DBH 3 San Ignacio Ikastetxea, Jesuitak – Donostia-San Sebastián
- Harremanak lantzen DBH 3 San Ignacio Ikastetxea, Jesuitak – Donostia-San Sebastián
- Achtung Insta Aula Joven–Gazte Gela de Portugalete
- Oinak Safe Internet Day – Oinak taldea Ama Lur Eskaut Taldea – Portugalete
- El peligro de Internet DBH 3.B Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Interneteko segurtasuna DBH 3.B Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Interneten arriskuak DBH 3.B Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Internet eta gazteak DBH 3.A Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Internetaren erabilera segurua DBH 3.B Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Argazki erruduna DBH 3.A Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Arriskuak Interneten DBH 3.A Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Eskauts por el mundo, descubriendo las redes Txispeleta Eskaut Taldea – Mungia
- Gure bigarren etxea salbatzeko aukera DBH 2.D1 IES Cruces – Barakaldo
- Tutorial de entrenamiento físico – Cadetes Club Balonmano Askartza Claret – Leioa
- Corrección de Errores – Cadetes Club Balonmano Askartza Claret – Leioa
- Mugikorren menpekotasuna DBH 4 La Salle Legazpi Ikastetxea – Zumarraga
- WhatsApp Toño y Pepe DBH 2 Mutilak IES Cruces – Barakaldo
- Stop mobbing DBH 2 Neskak IES Cruces – Barakaldo
- Arriskuak sare sozialetan 1 BalmaZ Balmaseda Gaztea – Balmaseda
- Arriskuak sare sozialetan 2 BalmaZ Balmaseda Gaztea – Balmaseda
- Teknologiak bizitza errazten digu DBH 2 Uzturpe Ikastola – Ibarra
---------------------------------------------
Hona hemen proiektu finalisten izenak! Zorionak!
1.Kategoriako Finalistak
- Kukubiltxo Nola erabili behar dugu teknologia LH 5.A Lauaxeta Ikastola - Zornotza
- Stop LH 4.A Floreaga Salestar Ikastetxea – Azkoitia
- Internet Segurua LH 6.B Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Igo baino lehen bi aldiz pentsatu LH 6.B Axular Lizeoa – Donostia-San Sebastián
- Klik LH 5.B Maria eta Jose Ikastetxea – Zumaia
2. Kategoriako Finalistak
- Zu eta ni… komunikatzeko modu aunitz Grupo joven de ASPASOR-Araba – Vitoria-Gasteiz
- Argazki erruduna DBH 3.A Azkorri Ikastetxea – Getxo
- Mugikorren menpekotasuna DBH 4 La Salle Legazpi Ikastetxea – Zumarraga
- Arriskuak sare sozialetan 1 BalmaZ Balmaseda Gaztea – Balmaseda
- Teknologiak bizitza errazten digu DBH 2 Uzturpe Ikastola – Ibarra

Guztira hamabi ikastetxe eta aisialdi-talderen 41 proiektu aurkeztu dira, 344 adingaberen partaidetzarekin Eusko Jaurlaritzak adingabeek Interneten erabilera segurua eta arduratsua egitea sustatu nahi du Vitoria-Gasteiz, 2017/05/19
-
Enplegua eta Gizarte Politikak
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago
-
Enplegua eta Gizarte Politikak
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiak
- Argazkiak
- Bideo profesionala
-
Enplegua eta Gizarte Politikak
- Audiorik ez dago
- Atxekitutako fitxategiakrik ez dago
- Argazkiak
- Bideoakrik ez dago