Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Ingurumen jasangarritasunaren txostena eta Euskadiko Energia Estrategia 2015aren aldez aurreko bertsioa

Eu
Eu

Euskadiko Estrategia Energetikoaren (2025) ingurumen jasangarritasunari buruzko txostenari eta aurretiko bertsioari ekarpenak egiteko fasea amaitu da

2016.eko maiatzak 17

Euskadiko Estrategia Energetikoa berrikusteak esparru berrira egokitu beharrari erantzuten dio, hain zuzen ere, munduko koiunturan izandako aldaketen ondorioz sortutako esparrura, bai eta erregelamendu eta lege berrietara, eta krisi ekonomikoko urteotan euskal gizarteak berak izandako bilakaerara ere.

Eusko Jaurlaritzak bere agentzia energetikoaren bidez hasitako lanei esker, teknika-, enpresa-, industria- eta gizarte-arloko eragileen ekarpenak jasotzea egon da, epe ertainean planifikazio orekatsua lortzeko, teknikoki kaudimenduna eta energetikoki jasangarria.

Klima-aldaketari aurre egiteko euskal estregiarekin hobeto egokitze aldera, estrategiaren helburuak 2030. urtera arte luzatu dira, eta, horrenbestez, orain, Euskadiko Estrategia Energetikoa 2030erako da.

Euskadiko Estrategia Energetikoa 2030 Ingurumenaren Ebaluazio Estrategikoaren pean jarri da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I-A eranskinean eta Ingurumenari buruzko Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta, orobat, ingurumen‑jasangarritasunari buruzko txostena jendaurrean jarri da. Gainera, Irekian argitaratu da, herritarren iritzia jasotzeko.

Jasotako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da; ondoren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak onartuko du, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, hari buruzko txostena egin dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau