Gobernuaren proposamenak Ogasuna eta Finantzak

Enpresa txiki eta ertainei, enpresaburu indibidualei eta profesional autonomoei 2006. urtean finantza-laguntza emateko programa garatzeko dekretu-proiektua.

Eu
Eu

Amaitu da enpresa txiki eta ertainei, enpresaburu indibidualei eta profesional autonomoei 2006. urtean finantza-laguntza emateko programa garatzeko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko otsailak 24

Dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratuko da, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, likidezia-beharrei erantzuteko eta kapital zirkulatzailea finantzatzeko, aipatutako eragile ekonomikoez ari garela.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau