Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Dekretu-proiektua, gasa hartzeko instalazioen ikuskapena eta berrikuspena arautzen dituena.

Eu
Eu

Amaitu da gasa hartzeko instalazioen ikuskapena eta berrikuspena arautzen dituen dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko ekainak 07

Dekretu honen xedapena era guztietako gas-instalazioei aplikatuko zaie. Beraz, gas naturaleko nahiz petrolio-gas likidotuko instalazioei aplikatuko zaie, eta berdin dio gasa hornitzeko edo banatzeko era zein den.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau