Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia

Eu
Eu

2030erako EAEko Biodibertsitate Estrategiaren kontsulta- eta partaidetza-prozesuaren ondorio nagusiak

2016.eko ekainak 07

Garatzeko eta modu jasangarrian hazteko behar dugun kapitalaren zati bat da biodibertsitatea, eta arreta berezia eskaini behar diegu ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuei. Hori kudeatzea konplexua eta interdependentea denez, beharrezkoa da gure lurraldeko eragileen erantzun zabal eta koordinatua, baliabide publikoen erabileraren efizientzia hobetu dadin. Hala bada, Biodibertsitate Estrategiako prozesu parte-hartzailearen helburu nagusiak hauek izan dira:

  • Biodibertsitate Estrategiaren jarduketa-eremua eta irismena zehaztea, lehentasunak ezarrita eta gainerako plangintza estrategikoekin koherentzia dutela bermatuta.
  • Gainerako administrazio publikoekin batera lan egitea ekintza-esparru komun bat eraikitzeko, konpromiso eta ardura partekatuak zehaztuta.
  • Estrategia berri honi buruz informatzea, eta parte hartu duten pertsona zein agenteen aldetik ahalik eta iritzi, proposamen, ekarpen eta iradokizun gehien jasotzea.

Egindako dokumentua egiteko eztabaidako eta onarpeneko parte-hartzea bermatzeko, partaidetza-prozesu bat abiarazi da Foru Aldundiekin, udalerriekin eta gizartearekin oro har, herritarren, gizarte-eragileen eta biodibertsitatearen kontserbazioan eta kudeaketan diharduten teknikarien iritziak eta kezkak jasotzeko. Estrategiaren eztabaidan eta lanketan pertsonen eta agenteen parte-hartze handia lortzeko, partaidetza-prozesua bost eratako jarduketen arabera garatu da:

  • Lan-tailerra Udalsarea21ekin eta galde-sortak teknikariei bidaltzea.
  • Elkarrizketak 9 funtsezko eragileri.
  • Teknikariei 37 galde-sorta bidaltzea.
  • Biodibertsitateari buruzko Gizarte Foroa egitea.
  • Irekia plataforma dinamizatzea.

Parte-hartzeari buruzko emaitza nabarmenenak hauek izan dira:

  • 102 pertsonek parte hartu dute prozesuan, eta horien %50 emakumeak izan dira.
  • Partaidetza-prozesu osoan zehar behar izan diren orduak, guztira, 600 ordutik gora izan dira.
  • 300 proposamen inguru bildu dira.

Atal honi erantsitako dokumentuan parte-hartze prozesuko faseak eta jasotako ekarpenak xehetasunez azalduta daude.

2030erako Biodibertsitate Estrategia egiteko denbora estu samarra izan bada ere, arrakastatsua deritzogu lortutako parte-hartze mailari. Parte hartzeko prozesua 2015eko abendutik 2016ko martxora bitartean garatu da. Prozesu honetan askotariko eragileek parte hartzea nabarmentzen da, baita haien ahalegina eta egindako ekarpenen kalitatea ere. Horri esker dokumentu adostua, sendoa eta zeharkakoa egin ahal izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau