Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Industria-segurtasuneko araudiaren mende dauden instalazioen eta ekipamenduen aldian behingo ikuskaritzak kudeatzeko prozedura arautzen duen dekretuaren zirriborroa

Eu
Eu

Amaitu da industria-segurtasuneko araudiaren mende dauden instalazioen eta ekipamenduen aldian behingo ikuskaritzak kudeatzeko prozedura arautzen duen dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2016.eko apirilak 14

Dekretuak ezarriko du aldikako ikuskaritzen kudeaketarako prozedura. Ikuskaritza horiek nahitaez egingo zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko eskumen esparruan dauden instalazio eta ekipamenduei, industria-segurtasuneko araudiari jarraiki.

Dekretua egiteko, ikuspegi formala kontuan hartuta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako jarraibideak erabili dira horren tramitazioan. Bestalde, proposamen bat ireki zen Irekian herritarrek ekarpenak egin zitzaten.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau