Lehendakaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gonbidapena egin diete Euskadiko ikastetxe guztiei Gazte Irekiaren hirugarren edizioan parte hartzeko. Ekimena lehen hezkuntzako hirugarren zikloko neska-mutilei zuzenduta dago, beren inguruabarra hobetzeko balio dezakeen proposamen bat landu eta bideoan graba dezaten, betiere gazteentzat Euskadi hobe bat eraikitzea helburu.
Lehenengo edizioaren helburu eta espiritu berberak atxikiz, Gazte Irekiak bi helburu nagusi ditu:
- Herritar helduok ikas eta balia ditzagun gazteen sormena, haiek ekarpenak eta ikuspegiak.
- Ikasleen arteko eztabaidarako ahalmena eta ekimena sustatzea, haiek bizikidetza demokratikoan heztea eta herritar gisa gizartean parte hartzen hasteko bultzatzea.
Saria izango da talde irabazleak lehendakariaren aurrean zuzen-zuzenean bere proposamena aurkeztea eta aldeztea, aurreko edizioko. Halaxe egin zuten aurreko edizioko irabazleek ere: Axular Lizeoko LH6Bk “Euskal bekak” proposamenarekin, eta Colegio Vizcaya Ikastetxeak “Ikas zuk musu truck” proposamenarekin. Jarrai itzazu ekimen honen inguruko berri guztiak hemen: gazte.irekia.euskadi.eus.
Bukatu da izena emateko eta proposamenak jasotzeko epea. Guztira, 13 ikastetxe hauetako 17 taldek hartuko du parte: CEU Virgen Niña, Lauro Ikastola, La Salle Berrozpe, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxea, San Pedro Apostol ikastetxea, Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxea, Lauxeta, Gaztelueta, Ayalde, Serantes, San Martín de Agirre, Amara Berri eta Aperribai.
Bozketen lehenengo fasea gazte.irekia.euskadi.eus-en egingo da otsailaren 1etik 10era, eta botorik gehien jasotzen duten 6 proiektuak eta epaimahaiak aukeratutako beste 5 pasatuko dira hurrengo fasera. 11 proposamen horiek berriz ere bozkatu egingo dira Irekian otsailaren 17tik 29ra. Proposamen bakoitza herritarren eskari gisa argitaratuko da, eta herritarren botoak jaso beharko dituzte. Aldeko boto gehien jasotzen duten 3 taldeak izango dira finalista, eta epaimahaiak aukeratuko du irabazlea
_________________________
Izena emateko eta proposamenak jasotzeko fasea amaitu da. Ikastetxetako 11 taldek eman dute izena: CEU Virgen Niña, Lauro Ikastola, La Salle Berrozpe,Bermeoko Jesusten Bihotza, Colegio San Martín Agirre eta Colegio Ayalde
Bozketa Irekiaren bidez egingo da, otsailaren 17tik 29ra bitartean, eta 3 finalista aukeratuko dira. Proposamen bakoitza "herritarren eskaerak" atalean argitaratuko da, eta herritarrek emango dute botoa. Aldeko boto gehien lortzen duten 3 taldeak izango dira finalista, eta epaimahaiak hiru horietatik aukeratuko du irabazlea.
___________________________________________________________________________________
Dagoeneko amaitu dira Gazte Irekia lehiaketaren hirugarren edizioko bozketak. Hauek dira, azkenean, bozketa herrikoian aukeratutako taldeak:
1. Lauro Ikastola “Bla Bla Basque”
2. San Martín Agirre
3. CEU Virgen Niña
Datorren ostiralean, martxoak 18, bilduko dira Mikel Agirregabiria, Guillermo Dorronsoro, Maite Goñi, Pilar Kaltzada eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, proiektu irabazlea zein den erabakitzeko, eta irizpide hauetan oinarrituko dira proposamenak balioesteko:
- Proposamen bakarra izatea, eta ondo garatua.
- Oratoria eta argudioak defendatzeko gaitasuna.
- Produkzioan eta ikus-entzunezko kodean jarritako arreta.
- Sormena.
- Zer onura dakarkien haurrei eta gazteei.
- Proiektuaren kontu pragmatikoagoak; esate baterako: zer ekarpen egiten dion gizarteari, dirutan zenbat den, ingurumenean zer eragin duen, eta abar.
- Horretaz gainera, bereziki balioetsiko da proiektuak genero-ikuspegidunak izatea alderdi hauei dagokienez:
- Forman:
- Erabiltzen diren dokumentuetan eta aurkeztutako proiekzioan, ez da onartuko hizkuntzaren eta irudien erabilera sexistarik.
- Edukietan:
- Produkzioen proiekzioetan, balio hauek dituen irudia bultzatuko da: berdintasuna, aniztasuna, rolen pluraltasuna eta erantzukidetasuna.
- Nesken ordezkaritza behar bezalakoa ez den espazioetan edo jardueretan, neskak ikusgarriago egitea sustatuko da.
- Datuak sexuaren arabera bereizita emango dira.
Erabakia hartutakoan, proiektu irabazlearen berri emango da. Irabazle horrek Lehendakaritzara bisita egingo du, eta bere proposamena azalduko dio lehendakariari.
-
Honelako ekimenetan neska-mutilak gustora parte hartzen dabe eta gizarte hau hobetzeko danon partaidetza beharrezkoa dala antzematen dabe.2016-02-19
-
ez dut ondo ulertu bideoa2016-02-25
-
Ez dot ondo ikusten "Kontra nago" bozkatu ahal izatea. Bozketak baikorrean izan beharko litzatekez, bestela neska-mutilen artean sasi-lehia sortzen da beste taldekideei "kontra nago" bozketan.2016-02-19
Comentario de Twitter:
Hoy entrega premio a San Martin Agirre de Bergara ganador de la tercera edición de #GazteIrekia https://t.co/Ooax82K46F
Bergarako San Martin Agirre eskolak irabazi du Gazte Irekiaren hirugarren edizioa
Aurreko bi edizioetan bezala, parte hartu duten ikastetxeetako taldeek sormen, ahalegin eta konpromiso maila handia erakutsi dute denon artean Euskadi hobea eraikitzeko, gazteriaren beti ere irudimen handiko ikuspuntutik begiratuta. Azkenean, guztira, 17 talde aurkeztu ziren, bakoitza bere bideo-proposamenarekin, eta 2.000 boto baino gehiago eman dira Gobernu Irekia plataforman. Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, pasa den martxoaren 18an, badaukagu Gazte Irekiaren hirugarren irabazlea: San Martin Agirre Eskola. Zorionak!
Egindako proposamenari esker, zeinetan jantokietako janariaren kalitatearen eta iraunkortasunaren gaia jorratu baitute, San Martin Agirre Eskolak epaimahaiaren aitorpena lortu du, eta Lauro Ikastola eta CEU Virgen Niña beste bi finalisten aurretik gelditu da. Epaimahaiak nabarmendu eta baloratu du proposamen zehatza dela, ikastetxeetako eguneroko gai bat jorratzen duela eta, gainera, ikastetxeen inguruaren iraunkortasunarekin lotuta dagoela.
Zorionak eman nahi dizkiogu talde irabazleari, baina Gazte Irekia ekimenaren hirugarren edizio honetan parte hartu dutenei ere zorionak eman nahi dizkiegu. Beste behin, aukera ederra izan dugu ikasteko zer lor dezakegun gure denboraren zati bat erabiltzen badugu gure gazteek esaten digutena arretaz entzuteko.
Mila esker parte hartu duten ikastetxe guztiei, irakasleei eta gazte guztiei, zuen proposamenak egiten emandako denbora, egindako ahalegin eta erakutsitako konpromisoagatik. Zuek gabe, Gazte Irekiaren hirugarren edizioa ez zen posible izango. Laster arte!
__________________________________________________________________
San Martin Agirre de Bergara ganador de la tercera edición de Gazte Irekia
Como en las dos ediciones anteriores los grupos de los centros participantes han demostrado grandes dosis de creatividad, esfuerzo y compromiso para entre todos poder crear una Euskadi mejor desde el siempre imaginativo punto de vista de nuestra juventud. Finalmente se presentaron un total de 17 grupos, cada uno con su correspondiente propuesta en vídeo y se han emitido más de 2.000 votos en la plataforma de Gobierno Abierto Irekia. Tras la deliberación del jurado el pasado 18 de marzo tenemos el placer de anunciar a nuestro tercer vencedor de Gazte Irekia: San Martin Agirre Eskola ¡Felicidades!
Gracias a su propuesta, en la que se trata el tema de la calidad de la comida en los comedores y sus sostenibilidad, San Martin Agirre Eskola ha conseguido el reconocimiento del jurado e imponerse a los otros dos finalistas Lauro Ikastola y CEU Virgen Niña. El jurado ha destacado y valorado que es una propuesta concreta, que trata un tema del día a día de los centros escolares y que además va vinculada a la sostenibilidad del entorno de los centros.
Queremos dar la enhorabuena al grupo ganador, pero también felicitamos a quienes han participado en esta tercera edición de la iniciativa Gazte Irekia en la que una vez más hemos aprendido lo que podemos obtener si dedicamos una parte de nuestro tiempo a escuchar lo que nuestros y nuestras jóvenes tienen que decir.
Muchísimas gracias a todos los centros escolares participantes, su profesorado y a todos los y las jóvenes por el tiempo, esfuerzo y compromiso que habéis dedicado a vuestras propuestas. Sin vosotros la tercera edición de Gazte Irekia no habría sido posible. ¡Hasta pronto!
Comentario de Twitter:
Tercera edición de la iniciativa Gazte Irekia #GazteIrekia https://t.co/H8LyRBqpur