Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Arreo-Caicedo de Yuso-ko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Añanako diapiroa biotopo

Eu
67 %alde
3 boto (2/1)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Arro hidrografiko txiki batean dago kokatuta eta askotariko belarki-laboreak (zerealak, koltza, etab.) zein Quercus generoko basoak (garrigak, erkameztiak, ameztiak, etab.) ditu. Ondorioz, lakuaren inguruneko nekazaritza-jardueren zati batek oso eragin handia izan du ekosisteman, gainazaleko arrastatzearen bitartez, lakuaren kubetara jalkinak, ongarriak eta fitosanitarioak iristen zirelako. Arazo hori ia erabat konpondu da LIFE Tremedal proiektuari esker. URA-Uraren Euskal Agentziak eta Arabako Foru Aldundiak proiektu horretan parte hartu dute. Azken horrek lakuaren inguruko nekazaritza-lursailak erosi ditu naturalizatzeko (www.tremedal.eu).

Bestalde, Gesaltza Añanako gatz-harana garrantzi ekologiko, kultural, paisajistiko eta historiko handiko hezegunea da. Gatz-ustiategi tradizionala da, larrainetan banatua, baita ornogabe eta flora halofilo oso berezien bizilekua ere. Gainera, gatz-harana EAEko ondare-multzo azpimarragarrienetako bat da. Egun, kultura-ondasun izendatuta dago, monumentu-multzoaren kategorian.

Aspaldi honetan, hainbat administrazio gogor jardun dira gatzagak lehengoratu eta Unescok multzoa gizateriaren ondare izendatu dezan. Izan ere, izendapenari esker, mundu-mailako errekonozimendua jasoko luke eremu horrek. Hala bada, Biotopo Babestu izendatzea bultzada handia litzateke hori lortzeko.

Añanako diapiroak EAEko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan sartutako interes geologikoko lau gune ditu: Caicedo-Yusoko lakua; Añanako diapiroa; Añanako gatzaga-sailak; eta Pauleko igeltsu-meatzeak.

Emaiguzu zure gogoeta edo zure ekarpena Natura 2000 Sarearen barneko Kontserbatzeko Eremu Berezi hau hobetzen laguntzeko. Zure iritzia interesatzen zaigu:

- Ados al zaude jarraitzen den funtsezko helburuarekin?

- Ikuspegiren bat faltan botatzen al duzu?

 

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko