Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen Dekretu proiektua

Amaitu da dekretu-proiektu honi ekarpenak egiteko fasea: desgaituentzat aparkatzeko txartela arautzen duena

2016-01-08

Dekretuak ibilgailuak aparkatzeko txartela arautuko du mugikortasun urria duten desgaituentzat; pertsonen eskubidea egiaztatzen duen dokumentu publiko bat da, hain zuzen, sarbidetik edo destinoko tokitik ahalik eta gertuenen lekualdatzeko ibilgailuak aparkatzeko aurreikusitako baldintzak betez gero.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren partaidetzarako aldia zabaldu zen: informazioa jendaurrean jarri zen, eta interesdun ziren pertsona juridikoen kontsultak jasotzeko aldia zabaldu. Uztailaren 18ko 27/2001 Legearen 23. artikuluaren arabera, entzunaldi publikoaren izapideari ekin zitzaion. Gainera, Irekian proposamen bat jarri zen herritarrek ekarpenak egin zitzaten; guztira, 10 ohar jaso ziren.

Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidali, testuaren berri izan eta onar dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan