Gobernuaren proposamenak Segurtasuna

Euskal Herriko Poliziaren Legea aldatzeko Legearen aurreproiektua

Eu
Eu

Amaitu da Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea aldatzeko lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015.eko abenduak 16

Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketa egiteko lege-aurreproiektuak polizia ereduari buruzko hainbat arlo indartzea ahalbidetuko du, batik bat kontuak eman behar zaizkion herritargo bat zerbitzatzeko beharrarekin eta eskubideetan berdinak diren gizon eta emakumeek osatutako gizarte ireki, plural eta elebidun batean zerbitzu polizialak finkatzeko beharrarekin lotuta.

Horretarako, baina, ezarritako araudiarekin bat etorriz, lege-aurreproiektuak negoziazio, entzunaldi publiko eta kontsulta izapideak iragan behar izan ditu lehendabizi aldez aurreko urrats gisa. Interesa zuen orok eztabaidan parte hartu eta ekarpenak egin zitzan errazteko, proposamenari Irekian bide eman zitzaion egindako iruzkinak behar bezala bideratzeko.

Behin ezarritako epea amaituta, jasotako iruzkin eta alegazioak aztertuko dira orain, eta, jarraian, txosten bat idatziko da, zein proposamen eta zergatik onartu eta baztertu diren azalduz. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da lege-aurreproiektua, hark onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau