Gobernuaren proposamenak Herri Administrazioa eta Justizia

Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren,Herritarren Parte Hartzearen Gobernu onaren Lege-Proiektua

qrcode
qrcode

Amaitu da Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen Gobernu onaren lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea

2015-11-10

Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen Gobernu onaren lege-aurreproiektuak Euskal Sektore Publikoa osatzen duten erakunde eta entitateetan eta, zehazki, Autonomia Erkidegoko sektore publikoan, zabaltzea eta indartzea izango da administrazio-jardueraren gardentasuna eta publizitatea, gobernu ona, informazio publikora iristeko eskubidea baliatzeko baldintzak, politika publikoen ebaluazioa eta baita herritarren parte-hartzea ere zuzenean edo zeharka interes publikokoak diren diseinuetan eta erabakietan.

Legea egin zenean, proposatutako araudiaren alor eta edukiaren araberako bidezko izapide eta txostenak egin ziren, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeari jarraiki. Lege horretako 8. artikulua betez, entzunaldia egin zen eta jendaurrean jarri zen hainbat erakundek beren ekarpenak egin zitzaten. 

Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatu zen. Gainera, Irekia webgunean partaidetza-prozesu bat ere egin zen, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Alegazioak eta jasotako iruzkinak aztertu ondoren, behin betiko testua egin da eta testu hori Gobernu Kontseiluari igortzeko eta hark onartzeko izapideak egingo dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko