Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia

Bukatu zen Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiari ekarpenak egiteko fasea

2015-09-14

Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiak euskal erakundeei erronka demografiko horri erantzuten lagunduko du; arduraz jokatuta, baina ikuspegi positiboarekin beti, erronka hori beste era baterako gobernu-eredu berria eraikitzeko aukera ere badelako, herritarren parte-hartzea eta kolaborazioa, gizarte zibil antolatua, profesionalak eta beste hainbat baliatuz... Izan ere, duintasuna, autonomia, parte-hartzea eta erantzukizun banatua dira gure estrategiaren printzipio nagusiak.

Zahartze aktiboaren arloko adituen iritzia hartu dugu kontuan estrategia hau prestatzeko. Honako hauek parte hartu dute prozesuan, besteak beste: adinekoen elkarte-mugimenduko buruak; lurralde-administrazioetako adinekoentzako programak planifikatzearen arduradunak; EAEko udalerri handietako zein EUDELeko adinekoentzako programak planifikatzearen arduradunak; gerontologiako sektoreko elkargo profesionalak eta itzal handiko adituak; Eusko Jaurlaritzan arlo horretako politiken arduradunak (etxebizitzaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloko eskumena duten sailak), eta Emakunderen ordezkariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan