Gobernuaren proposamenak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Dopinaren aurkako legedia Dopinaren aurkako Mundu Kodera egokitzeari buruzko Lege Aurreproiektua

Parte hartze 1
Eu
Hitzaurrea

Eusko Legebiltzarrak Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea onartu zuen 2012. urtean, eta, horretarako, kiroleko dopinaren aurkako borrokan estatuan eta nazioartean aurreratuen dauden erakundeek onartutako printzipioak erabili ziren. Lehiaketa-kirolaren egitura piramidala denez, eta kirol-lehiaketek elkarren artean lotura dutenez lurralde-eremuetan eta -mailetan, esparru juridiko komuna behar da kiroleko dopinaren aurkako borrokan aritzeko.

Hori dela eta, 2003. urtean, Dopinaren aurkako Mundu Agentziak Dopinaren aurkako Mundu Kodea idatzi zuen, eta kode horren osagarri diren nazioarteko estandarrak ere zehaztu zituen. Testu horiek nazioarteko kirol-mugimenduak nahitaez bete beharreko arau eta jarraibideen multzoa dira, eta horrekin batera, baita beharrezko erreferentzia ere dopinaren aurkako borrokan esku hartzen ari diren erakunde publikoentzat ere. Ekimen horien ondorioz, UNESCOk, 2005eko urriaren 19an izandako bileran, Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioa onartu zuen.

Horiek direla eta, Euskadik nahitaez egokitu beharra dauka, lehenbailehen, orain indarrean dagoen Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea Dopinaren aurkako Mundu Kode berrira. Bide batez, 12/2012 Legearen aldaketa baliatu dugu Dopinaren aurkako Euskal Agentzia —zeina Eusko Jaurlaritzan kirol arloan eskumena duen sailari atxiki baitzitzaion— Legearen 10. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio

Publikoari esleitzen zaizkion funtzioak gauzatzeko organo espezializatu gisa aitortzeko; alegia, Euskadiko dopinaren aurkako erakundea izan dadin.

#antidopaje
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko