Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoa

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoa (2020): amaitu da egiaztapenak egiteko eta iritziak emateko fasea.

2015.eko maiatzak 26

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoak (AAPE) mesede egingo dio ekonomia-hazkunde integratzaile, zentzudun eta iraunkorrari, bai arrantza-jardueraren alorrean, bai arrantzaren mendeko arrantza-komunitate eta -guneetan. Besteak beste, honako hauek ekarriko ditu: ekoizle-elkarteak indartzea; arrantza-eskubideak gehitzea; flota berriro dimentsionatzea, Arrantza Politika Bateratuaren arabera; arrantza-azpiegiturak hobetzea; arrantza-sektore komertzializatzailea bultzatzea, eta sektorean prestakuntza- eta gaikuntza-prozesu berriak lantzea.

39 erakunde publikok zein pribatuk parte hartu dute planaren lanketan, betiere, proposatutako ekintzei dagokien gardentasun eta parte-hartze politikaren barruan. Aurreikusita dago, halaber, parte-hartzerako eta kontrol publikorako mekanismo bat lantzea, Arrantza-arloko Aholku Batzordearen bidez, zeinak inplikatutako eragileen arteko gobernantzako jarduerak koordinatuko baititu.

Erabili den parte-hartze eskemarekin helburu asko lortu nahi izan dira: informazioa eta komunikazioa; iritzi- eta ikuspegi-trukaketa; ideiak sortzea eta eztabaida estrategikoa; Planari zilegitasun soziala ematea, eta atxikimenduak eta akordioak sortzea.  Plana Irekian ere argitaratu zen, herritarren iritziekin aberasteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau