Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Ingurumena eta Lurralde Politika

Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia

qrcode
qrcode

Klima Aldaketaren Euskal Estrategia taxutzeko kontsulta eta parte-hartze prozesuaren inguruko ondorio nagusiak

2015-04-24

Klima Aldaketaren Euskal Estrategia taxutzeko egin den kontsulta eta parte-hartze prozesuaren barruan, kontsulta egin zaien agenteek adierazi dute, epe laburrerako, tartean izan daitezkeen sektoreetan gai horri buruz gehiago jakin beharra da lehentasunezko ekintzetako bat, gerora, edozein erabaki hartzeko garaian, iritzi zorrotzagoa izan dezaten, jakintza sendoagoa oinarri hartuta.  Hori, klima-aldaketara egokitzeko eremuari dagokionez, baina horrez gain, teknologia berriak hobeto ezagutzea ere premiazkotzat jo zuten, berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko lagungarri izango direlakoan.

Egin izan diren lan-saioetan beste kontu batzuk ere irten ziren, adibidez, oso garrantzitsua dela erakundeek elkarrekin konexio ona izatea, hirien ordenazio publikoan klima-aldaketako planifikazioa sartzea, hondakinen kudeaketa hobetzea, muturreko gertakari klimatikoen gaineko jakintza hobetzea, eta kalte-arriskuen ikerketak egitea, eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzak ezartzeko aldera.

Zehazki, lehenengo sektorean, garrantzitsua jo zuten jakitea zer-nola eragingo dion klima-aldaketak uztari, baso-masari, abeltzaintzari eta arrantzari. Gainera, ezinbestekoa ikusi zuten jakitea sektore bakoitzean zer jarduera berri abiarazi beharko diren aurrerantzean (ereiteko aldiak aldatuko diren, egoera klimatiko berriei aurre egiteko barietate gogorrenak zein izango diren eta abar).

Bestalde, industriaren sektorerako, planteatu zuten Klima Aldaketaren Euskal Estrategia 2050 taxutzerakoan aukera berriak zabaltzen direla, Euskadiko industria-sektoreak gaitasun handia daukalako berotegi-efektuko gasen isuria murrizteko. Halaber, erabaki zuten industriaren sektorerako ezarrita dagoen energia berriztagarrien portzentajea berrikustea, sektorearen bereizgarrietara hobeto egokitu dadin.  Gainera, esan dugunez, adierazi zuten garapen teknologikoa eta berrikuntza izango direla giltzarri hurrengo urteetan, arlo honetako erronkei aurre egiteko. 

Zerbitzuen sektoreari dagokionez, zehaztu dute gasen isuria murrizteko lan-ildo nagusiek garraioa dibertsifikatzera jo beharko luketela (ibilgailu elektrikoak, hibridoak, gas naturalekoak). Horrez gain, adierazi zuten energia gutxiago erabili behar dela, eta zorrotzago erabili, energia asko behar duten sektoreetan, eta apurka-apurka energi berriztagarri gehiago sartu. Aipatu zuten baita ere, sektore horietan ahaleginik egin behar bada, energia gutxiago erabiltzen eta zorrotzago erabiltzen egin behar dela; horretarako dagoeneko dekretu bat prestatzen ari da, bai eta energia-zorroztasuna arautzeko lege bat ere, herri-administrazioko eraikinetarako. Hala bada, agenteek adierazi zuten biomasa, energia fotovoltaikoa eta undiomotriza izan daitezkeela energia berriztagarri nagusiak hurrengo urteetarako.

Zehazki, osasunaren arloan, lehentasuna zera izango da, alderantziz: zehaztea airearen kalitateak nola baldintzatu dezakeen arnasketa-gaixotasun batzuetan, gaixotasun kardiobaskularrak, eta minbizi batzuk, edo tenperatura aldaketek ere nola baldintzatu dezakeen bektoreen bidez transmititzen diren gaixotasunen banaketa edo maiztasuna, edo ziklo hidrologikoaren asaldurek nola baldintzatu dezaketen kontsumorako uraren kalitatea (kantitatea eta kalitatea nola alda daitezkeen tenperaturak gora egitearen ondorioz), elikagaien edo uraren bitartez transmititzen diren gaixotasunak ugaritzea eragiteraino.

Klima Aldaketaren Euskal Estrategia 2050 taxutzeko lehenengo zirriborroa prestatzeko epeak oso zorrotzak badira ere, agenteek uste dute 2015eko urtarrila eta martxoaren bitartean izandako parte-hartzea oso ontzat jo da, gainera, parte hartu duten agenteen ahalegina ere apartekoa izan da, bai eta agente horien ekarpenak ere. Hala, honen guztiaren ondoren, Estrategia agiriaren lehenengo alea prest daukagu, irmoa eta euskal jendarteko hainbat arlotara iristen dena. Parte-hartze prozesua irekita dago oraindik, Irekiaren kanaletan eta Ingurumenaren kanaletan, harik eta agiria onartzen den arte.

2050erako Klima_aldaketaren Euskadiko Estrategia

Eranskina

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko